Docutec Card

Ile-apaindegira gustura joaten al zara?

Ilearen inguruko kontuak izan dituzte hizpide Euskadi Irratiko Faktoriako saio honetan. Batzuek ez omen dute gustuko ileapaindegira joatea, denbora galtzea iruditzen zaie; programara deitu duen entzule batek nahiago omen du dentistarengana joan, ile-apaindegira baino. Eta zuk, gustukoa al duzu ile-apaindegira joatea?

Transcription:[+] Transcription:[-]

OIHANE. Gaur ile-apaindegira eramango gaituzu.
LEIRE. Bai.
O. Gustuko duzu zuk?
L. Bai! Asko!
O. Asko. Baina askok…
L. Oso gustuko.
O. … esaten dute denbora galtzen dela, itxoin behar delako…
L. Bai.
O. Beste batzuek ere ez dute gustuko buruan inork ukitzerik…
L. Beno, buruan ibiltzearena, bai, baina nik uste dut badagoela trukotxo bat, eta trukutxoa da  denboraz joatea, presa barik eta bestela estresatuta amaitzen dogu (dugu) denok hor. Eta pentsatu, banoa…
O. Eta ondo egongo naiz.
L. Eta denbora hori niretako (niretzako) da. Atsedena hartzeko, relaxatzeko, disfrutatzeko, masajea bururako… 
O. Irakurtzeko…
L. Irakurtzeko…
O. Zer irakurtzen duzu zuk? Aitortu!
L. Ba “Kaixo, maitea”, Hola aldizkaria, bai, hor, pelukerian ezin da faltatu.
O. Ja, ja! Guztiok gauza bera esaten dugu: “Nik ez dut ikusten aldizkari hori. Ez dut irakurtzen, baina pelukerian…  Baina badago moda bat, baina ile-apaindegietan azken aldian ba dekorazioko…
L. Bah!
O. … aldizkariak.
L. Bah!
O. … eta jartzen dizute… horrelako hamar eta, eta esaten duzu: “hau ezin dut…  mahaitxo hau ere ez dut etxean”. Orduan.
L. Ez. Ez. Ez. Horretarako dago Ikeako katalogoa. Ez. ez. Holako txutxumutxu aldizkari bat behar da, nire ustez, e? Ze horrek ja egiten zaitu urrundu gizartetik, arazoetatik. Da pixka bat beste mundu batean, eta sartzen bazaituzte ile-lehorgailu horretan, sekadorean, holan (hola) kaskoa daukana, beno, hori ja da, um!!!!
O. Hori da momenturik onena zuretzat?
L. Bai.
E. Sekadorea…?
L. Udan ez.
E. Zer?
L. Udan bero handiarekin, ez, baina…
O. Gure entzuleei…  Zein izango da gure entzuleentzat unerik gozoena? Niretzako ilea garbitzen dutenean.
L. Hori bere (ere) bai, e? Puf!
O. Leire: zuk ile-zatiren bat gordeta duzu, moztutakoren bat edo, batzuek badutelako…
L. Nik ez, baina beno, amak bai.
O. Amak bai.
L. Bai.
E. Berea.
L. Bai.
E. Eta zertarako gorde zuen?
L. Ba ez dakit. Hori lehen oso normala zen. Lehen neskek eroaten ebezan (zituzten) trentzak, txirikordak, ezta? Oso luzeak. Ahalik eta luzeen. Eta gero behin ailegatzen ziranean (zirenean) nerabezaro, aurre-gaztaro edo ez dakit ba ze edaderekin ba 14. 15, 16 urterekin moztu egiten eben (zuten) ilea eta hori zan (zen) iniziaziño moduko bat, ez? Ja ez ziran umetxoak, ja neskatila, neska bihurtzen ziran, ezta? Oso normala zan (zen)… gainera ez eben (zuten) mozten poliki-poliki, mozten eben (ZUTEN). Igual zeukaten gerriraino, eta motz-motz…  Beno, motz….
O. Nola zen, ilea…?
L. Tapetan, tapetan (tapatzen)… 
O. Hori da. Eta hori ja zan (zen).
L. Hori gure, nire belaunaldian…  
O. Baina hori oso euskalduna omen da… oso euskalduna omen da. Nik laguna, lagun-mina, min-mina dut pelukera, eta berak esaten du euskaldunok badugula orrazkera batzuetarako joera, eta kapetan moztearena, hori dela. Hemendik kanpo ikusten baduzu pertsonaren bat ilea kapetan moztua, esango duzu: “euskalduna da,
L. Mutilak…
O.  … edo Euskal Herrian moztu du”.
L. Bai.
O. Hori badaukagu guk, ezta?
L. Bai. Bai. Mutilek bere (ere) bai. O sea, mutilak bere (ere) bai. Buruan ditut holan (hola) ezagun batzuk, eta bai.
O. Bai. Kapetan. Beste entzule baten mezua, e? Urtean hiru aldiz joaten naiz pelukeriara, nahiago dut dentistarengana joatea…
L. Bai?
O. Eta badaezpada …
L. Eta zergatik?
O. … badaezpada dio, gizonezkoa naiz.
ESATARIA 2. Nahiago du dentistarengana joatea?
L. Ez dozu (duzu) ile-apaintzaile egokirik topatu. Oihanek aitatu dau (du) ilea garbitzearena, eta hori bere (ere) segun zeinek harrapatzen zaituen, um!
E2. Ze ona, ezta?
L. Ba ur egokia erabiltzen dau (du), txanpuak bere (ere) orain usaina dauka…
O. Masajea…
L. Masaje-moduko bat egiten deutsue (dizute)…  Beste batzuk ez, beste batzuk saskarrak dira,e!
O. Orain beste entzule baten mezua” Normalean pelukerek trabak jartzen dituzte aldaketarekin. Ile kizkurra ezetz, hori ez dagoela ondo, horia ere ez… “ Gertatu zaizue inoiz aldaketa egitera joan eta pelukera batek ezetz esatea?
L. Bai: baina argi daukat: ile-apaindegiz aldatu. Topatu behar da egoki bat, nire ustez egokia. Eta batzuei esaten deutsezu (diezu): “pun, puntak moztu… Sorbaldarainoko ilea daukazu, eta bat-batean laburra! Ez! Nik uste dot (dut), ile-apaintzaileak gomendatu egin behar dozu (duzu), baina zure nahiak errespetatu, ez?
O. Zenbat aldiz atera da pertsona bat, zenbat aldiz atera ote dira gure entzuleak ile-apaintzaile, esango dut, ile-apaindegitik negarrez? Leire, gaur egun zer dago moda-modan?
L. Afro joera hori.
O. Oso afro, ezta?
E2. Permanentea… Dena permanentea ere bai…
L. Ez dakit oso ondo sartu den. Gero hasi da jendea diferente mozten. Holan (hola) , alde batetik motz-motz…
O. Bai. Hor hitz egin genuen, alde bat rapatu egiten dutela…
L. Beste aldea luze… Eta pixka bat beste gauza desberdinak ikusten hasi, hasi gara, e? Ez?
O. Eta orain behintzat ni pixka bat konturatu naiz mutilen artean zabaltzen ari den moda, edo behintzat askok mozten dutela tupé txiki batekin.
L. Bai.
O. Eta konturatu naiz batez ere futbolariek eta moztu dutela. Errealeko nola da…?
E2. Bai.
O. Futbolari berri hori? E, suediarra dena…
E2. Seferovic
O. Seferovic-ek  bazuen, moztu du, baina bazuen tupé moduko hori, eta ni kalean hasi naiz ikusten hainbat gazte orrazkera horrekin.
E2. Bai. Futbolariek izugarrizko eragina izaten dute.
L. Bai. 
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Sep 12, 2013
Number: 1407276
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
Duration: 00:05:50
Number of visits: 2322