Docutec Card

Beroaren ondorioak saihesteko gomendioak

Egunotako tenperatura altuen ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak ondoren aipatuko ditugun hainbat prebentzio-neurri hartzeko gomendatzen dute. Arrisku-taldeen kasuan (gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, adingabeak eta adinekoak) neurri horiek hartzea bereziki garrantzitsua da:

•    Likidoen kontsumoa: -Edan ura etengabe eta egun osoan, baita egarririk gabe ere, izerdiagatik galdutakoa berreskuratzen lagunduko dizu.
•    Saiatu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak ez edaten. Ez dute egarria asetzen eta gorputzeko likido gehiago galarazten dute.
•    Elikagaien kontsumoa: -Jan entsalada, barazki eta fruta gehiago, izerdiagatik galdutako gatz mineralak berreskuratzeko. -Saiatu gantz edo koipe askoko janariak ez jaten eta otordu oparoak ez egiten, berora egokitzea zailtzen baitute.
•    Etxean: -Itxi leihoak eta jaitsi pertsianak, eguzkiak jotzen badu. Baliatu bero gutxieneko uneak etxea aireztatu eta freskatzeko. -Saiatu zu zauden gelan haizagailu bat edukitzen. Bero handia sentitzen baduzu, freskatu gorputza ur hotzarekin, aurpegia eta eskuak batez ere.
•    Kalean: -Eguzkitan egotea saihestu eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan -Kalera irten behar baduzu, jantzi txapela, eguzkitako betaurrekoak eta azala eguzkitik babesteko produktua. -Saiatu izerditan jarriko zaituen ahalegin fisiko handirik ez egiten, bero handieneko orduetan. -Eguzkitan lan egin beste erremediorik ez baduzu, estali burua txapelen batekin, eta gorputza arropa arin eta transpiragarriarekin. Ur asko edan, -2-4 edalontzi ur orduero.
•    Zaindu pertsona ahulak: -Arreta berezia jarri ume txikietan, adineko pertsonetan eta gaixo daudenetan. -EZ DU geratu behar inork SEKULA aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu baten barruan, nahiz eta itzalean egon. -Adineko pertsonek zailtasunak eduki ditzakete babes-neurriak hartzeko, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendeko direnek; beraz, egunean behin, gutxienez, bisitatzea komeni da. -Kontsulta ezazu osasun arloko langileekin, ordubetetik gora irauten duen eta tenperatura altuekin lotuta dagoen sintomaren bat baduzu (ahultasuna, nekea, zorabioak, goragalea…).
•    Larrialdi kasuan, deitu 112 telefonora.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jul 18, 2017
Number: 13998413
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 705