Docutec Card

Zenbat urterekin bidali behar da haurra udaleku batera?

Uda etortzearekin batera, haurrak oporretan daudela-eta, interesgarria izan liteke haurra udaleku batera bidaltzeko aukera aprobetxatxea. Baina zenbait galdera eta zalantza sortzen zaizkie gurasoei: zenbat urte izan behar ditu umeak holako leku batera joateko?, moldatuko ote da?, nahi ez badu, derrigortu egin behar da? Galdera horien erantzun bila jardun dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARI 1: Etxeko txikienak oporren atarian daude, eta guraso askoren irizpide izango zen azken asteetan, Marilu, udalekuen gaia, ezta?
KAZETARI 2: Bueno, aukera izugarria da: udaleku irekiak, udaleku itxiak. Gaika ere sailkatu daitezke, batzuetan hizkuntzak lantzen dira, futbola beste batzuetan, bertsoak, zientzia… Eta batez ere udaleku itxiei dagokienez, etxetik kanpora egun batzuk pasatzea gurasorik gabe, horrek suposatzen duen guztiarekin, ezta? Dudarik gabe, esperientzia handia da gaztetxoarentzat. Hori bai, esperientzia ona bezain txarra izan daiteke, batzuek oso ondo pasatzen dute, oso ondo moldatzen dira lagun berrien artean, baina beste batzuentzat esperientzia txarra izaten da eta ez dute errepikatu nahi izaten. Gurasoen kezka izaten da hori, nola jakin umea udalekuetan ondo moldatuko dela? Zer adin da egokia umea lehendabiziko aldiz udalekuetara bidaltzeko?
KAZETARI 1: Bueno, gurasoen kezkak dira horiek, e, gurasoek bere buruari egiten dizkioten galderak garai honetan. Bueno, gai honi buruz hitz egiteko, Eñaut Ayarza Buena etorri zaigu, Amarauna sarekoa, Aisialdi-taldeen Federazioko koordinatzailea. Eñaut, egun on.
EÑAUT: Egun on, bai.
KAZETARI 1: Ez badu joan nahi umeak, eta esaten badu ez, ez eta ez, gurasoek zer egin behar dute?
EÑAUT: Ba, nik uste behartuz gero, umeak txarto pasatzeko aukera asko daudela. Azkenean, behartu baino animatzea esango nuke nik dela klabea. Gurasoek hor udalekuek eduki ditzaketen alderdi onak azpimarratu eta ume horri erakutsi horiek eduki dezaketen esperientzia on hori, eta horrekin konbentzitzen saiatu, baina behartu ez nuke esango, ez.
KAZETARI 2: Gaizki pasatzen ari diren umeen kasuak ere edukiko zenituzten, noski. Zein izaten da arazorik nabarmenena horrelakoetan?
EÑAUT: Ba, bueno, ume batek, azkenean, udalekuetan ikusten badu udalekuen erritmoa ez dela berak daukan erritmo berdina… Hau da, udalekuetan ekintza batzuk egoten dira programatuta eta hezitzaileek askotan egoten gara ekintza horiek dinamizatzen eta ekintza horiek betetzen. Eta hor ume batek ikusten badu, bera erritmo horretara ez dela egokitzen, bera erritmo horretarako prest ez dagoela, edo egun baxu bat daukala, hor, ja, beherantz egiten du, eta hor hasten da gogoratzen bere lagunez, bere etxeaz, bere inguruaz. Hor ez du gura izaten berriro arrankatu, udaleku horretako programazio horretan aurrera egin. Eta hor, pixka bat, bakarka edo apartatu egiten da pixka bat taldetik.
KAZETARI 1: Bueno, Eñautek esan digu adin bat zehaztea, zein den adinik egokiena udalekuetara joaten hasteko zaila dela, beraiek, zuek 7-8 urteko haurrekin hasten zarete zuek, Eñaut, esan diguzu, baina inportanteena da, adina baino gehiago, adostea eta gurasoek seme-alabekin hitz egitea. Eta inor ez dadila joan behartuta.
EÑAUT: Hori da.
KAZETARI 1: Bueno, adinaren galdera Alexander Barandiarani ere egin behar diogu. Alexander psikologoa da formazioz, eta HUEZIn irakasle da Haur Hezkuntzan. Alexander, kaixo, egun on.
ALEXANDER: Bai, egun on.
KAZETARI 1: Zer adinetan bidali daiteke ume bat udalekuetara lehendabiziko aldiz.
ALEXANDER: Bueno, ni ere apurtxo bat Eñautekin bat nator. Lehenengo, iruditzen zait errespetu osoa zor diegula umeei, eta iruditzen zait holako esperientzia batean normalean gertatzen dena da etxetik urrun egoteak eta pertsona esanguratsuen inguruan ez egoteak eta, gainera, gaua pasatzeak, gauak berak aktibatzen du momentu batean inseguritatea umeengan. Orduan, nik egingo nukeena da saiatu umearekin ere guraso modura irudikatzen zer izan daitekeen, eta ikusi nola erantzuten dion horri. Kasuistika handia egon daiteke eta nik uste dut ezin dela, gauza guztiak bezala, ezin da orokortu, uste dut orokortzeak ez duela emaitza onik ekartzen, ezta, eta denontzat ezin dela… Niretzat klabea da seguritatea, beraiek seguru sentitzea hor, ezta? Eta Eñautek esan duen bezala, ba, desberdina da joaten baldin bada laguntxoekin, laguntxoak momentu batean izan daitezke neurri batean seguritate-puntu bat; hezitzailea ezagutzen duen edo ez duen ezagutzen; hezitzaileak egiten duen lana segurtasun hori emateko… badaude makina bat faktore. Uste dut bermatu behar dena dela esperientzia izatea plazerezko esperientzia bat.
KAZETARI 2: Gurasoek zer egin behar dute horrelako kasu batean? Umearekin hitz egin…? Zer informazio eman behar zaio umeari udaleku batera joan aurretik?
ALEXANDER: Nik uste dut seguritate-klabeetan… Nik uste dut hori dela funtsezkoa umeengan eta gugan ere bai, dudarik gabe. Gu seguruago egoten gara dakigunean zer den gertatuko dena, nolabait esateko, ezta.
KAZETARI 1: Eta garantia gisa edo berme gisa gurasoak lasaiago egon daitezen atzeratuko bagenu pittin bat udalekuetara lehenengo aldiz joate hori? Ba, 9-10 urterekin, adibidez. Alexander.
ALEXANDER: Bueno, izan daiteke, edo ez. Igual animatuta dago umea eta probatu nahi du. Nik ez dut ikusten arazorik. Zenbat eta, dudarik gabe, helduagoa orduan eta inseguritate…, batez ere, beldurren mundua eta… Ni haurren hezkuntzan eta nabilenetik beldurren mundua eta antsietateak, angustiak eta guzti horiek badira 7 urte arte, oso indartsua da guzti hori, ez. Gero geroago eta gehiago talderantz bideratzen dira eta askoz seguruago sentitzen dira. Orduan, ez dakit nola esan, zenbat eta beranduago seguruago egon daitezke umeak eta zailtasun gutxiagorekin egoteko, ezta?

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jun 27, 2013
Number: 1351510
Source:
Duration: 00:05:52
Number of visits: 2954