Docutec Card

Topikoak desmitifikatzen

Esaldi mitiko edo topiko asko daude txikitan, batez ere, entzun ditugunak, baina egia ote dira?

Hankaz gora jarri ditu Idoia Torregaraik bizitza osoan entzun ditugun horietako batzuk: laranja-ura berehala hartu behar da, bestela bitaminak galtzen ditu eta; sonanbuluak ez dira esnatu behar, kaltegarria izan bailiteke... Ea audio honetako  esaldiak entzunak dituzun. Ezagutzen al duzu horrelako gehiago?

 

Euskadi Irratiko saioa osorik entzun nahi izatera, egin kllik hemen.

Transcription:[+] Transcription:[-]

IDOIA TORREGARAI. Gaur hitz egitera etorri naiz gurasoek, eta batez ere gure garaian edo nire kasuan behintzat amek eta esaten zituzten esaldi mitiko horietaz. Eta etxe askotan horietako bat zen: “Hartu laranja-zukua bitaminak joango zaizkio eta”.
MANU ETXEZORTU. Hori da: hartu lehenbailehen ze bitaminak galduko ditu laranja-zukuak.
IDOIA TORREGARAI. Eta konturatu naiz 2002. urtean Patricia Murphy ikertzaileak dagoeneko ondorioztatu zuela laranja-zukuko C bitamina, entzun ondo, 12 ordutan ez dela galtzen.
MANU ETXEZORTU. Kontxo, beraz, laranja-zukua egin eta 12 ordu dauzkagu hartzeko.
IDOIA TORREGARAI. Bai. Hau da, guk bizitza osoan ito beharrean edaten eta egun-erdia genuen edateko, Manu.
MANU ETXEZORTU. Sentitzen dugu gure gurasoek urteetan esan izan digutena hankaz gora botatzea baina …
IDOIA TORREGARAI. Hola [Horrela] da.
MANU ETXEZORTU. Baina, aizue, zientziak agintzen du.
IDOIA TORREGARAI. Zientzia zientzia da.
MANU ETXEZORTU. Eta gu pertsona zientifikoak gara, ez? Zientzialariei sinesten diegu goitik behera.

IDOIA TORREGARAI. Hain zuzen ere, hari honetatik tiraka ba gaur mito faltsuez hitz egitera etorri naiz.
MANU ETXEZORTU.- Oso ondo.
IDOIA.- Eta gaur luzatuko diegun galdera gure entzuleei, hain zuzen ere, hau da: Zein da bizitza guztian sinestu duzun mito hori eta azkenean gezurra zena.
MANU ETXEZORTU. Entzun duzue zein den Idoiaren galdera, e: Zein da bizitza guztian sinetsi duzun mitoa eta gezurra dena. Hori da gaur zera jendeari galdetzen dioguna. Batek dio, idatzi du, oraintxe bertan idatzi du: “Laranjak galtzen duena zaporea da baina ez bitamina”.
IDOIA.- Hori da, hori da. Hortxe.
MANU.- Hortxe. Jendea hasi da, e? “Gure gurasoek esaten ziguten 2 ordu egon beharra zegoela liseriketa [digestioa] eginez, uretan sartu aurretik”. 2 gutxi iruditzen zait, guri 3 ordu jartzen zizkiguten.
IDOIA TORREGARAI.  Hiru? Niri bi. Esaten dugunean, “goazen ardotxo bat hartzera gorputza berotzeko”. Ba esaldi hori ez da batere zuzena. Hau da, alkoholak berotasun-sentsazioa ematen digu baina gorputzeko tenperatura jaitsi egiten du. Adi, beraz, muturra berotu eta segituan strip-tease egiten hasten diren horiekin.
MANU ETXEZORTU. Entzuleak animatu zaizkigu eta etengabe ari zaizkigu iristen mezuak. Mito bat: “Ez jolastu suarekin, gauean pixa egingo duzulako”. Nonbait, hau asko errepikatzen zuten, ze beste batek ere gauza bera dio: “Ez jolastu pospoloekin, ohean pixa egingo duzulako gauean”.
IDOIA TORREGARAI. Bai, egia.
MANU ETXEZORTU. Beste bat. Gurasoek esaten omen zioten ogia asko janez gero burua handitu egingo zitzaiola.
IDOIA TORREGARAI. Bai, hori gure aitak esaten zuen. Ja, ja, ja, …
MANU ETXEZORTU. “Sekulako sudurra egingo zaizu, behatzarekin mukiak ateratzen badituzu”, hori ere gure entzule batek entzun izan du. Patatak burua hazten duela.
IDOIA TORREGARAI. Bai, ogiak eta patatak. Bai, bai.
MANU ETXEZORTU. “Zigarroa errez gero, txikia geratuko haiz” esaten omen zioten honi umetan.
IDOIA TORREGARAI. Argi dagoena da horietako mito horiek nortzuek sortu dituzte? Ba gurasoek. Bueno, beste bat. Hau da: “Lo-ibiltariak edo somnanbuluak ez dira inoiz esnatu behar, ze, bestela, bihotzekoak edo koman sartuko dira”. Bueno ba, lasai egon ze esnatuko bagenitu, lo sakon batetik ateratzea bezala izango litzateke.
MANU ETXEZORTU. Beste batek dio: “Zerbeza-aparrak titiak puzten ditu”.
IDOIA TORREGARAI. Bai, eta kakahueteak ere bai.
MANU ETXEZORTU. Horrela diote. Eta garai batean esaten zen oilasko asko jateak ere titiak puzten zituztela.
IDOIA TORREGARAI. Zenbat dauden!
MANU ETXEZORTU. Asko daude.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jun 6, 2017
Number: 12906924
Source:
Duration: 00:03:10
Number of visits: 2583