Docutec Card

Pertsona toxikoak

Euskadi Irratiko Amarauna saioan pertsona toxikoei buruz hitz egin dute. Joseba Tutor coaching-ak gai horri buruzko azalpenak eman ditu: zer diren, zenbat pertsona toxiko-mota dauden eta nola egin deizaiokegun aurre halako jendeari.

 Informazio gehiago, nahi izatera, hemen daukazu.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA: Pertsona toxikoak edo jokabide toxikoak dituzten pertsona horiek pixka bat definituz edo zehaztuz zertaz arituko garen, Joseba.

COACHINGA, Joseba Tutor: Ba, begira, nik aipatuko nuke direla jokabide batzuk, besteek duten jokabideek guri min ematen digutenak, gure estimua jaisten dutenak, gure energia jaisten dutenak, emozio ezkorrak eta negatiboak sortzen dituztenak guregan eta, azken finean, gure arrakasten inguruan pozten ez direnak, gure hanka-sartzeekin pozten direnak… horrelako jokabideak.
    Batzuetan inkontzienteki pasatzen dela norbaitekin zaude eta bost minutuan gaizki sentitzen zara. Zerbait gertatu da eta ez zara enteratu; zer gertatu da? Ondo joan zara eta gaizki atera zara. Zerbait gertatu da prozesu horretan, eta, bueno, banpiro emozional horrek edo jokabide toxiko horrek eragina izan du, ez?

ESATARIA: Bueno, horiek dira pertsona toxikoak, baina, ez dakit, nola sailkatzen dituzu?, zenbat mota daude?, edo nola katalogatu ditzakegu?, nola jabe gaitezke inguruan indar hori kenduko digun jendea daukagula?

COACHINGA: Adibide batzuk jarriko ditut. Badago sailkapen bat, ez dakit oso zientifikoa den, baina nahiko onartuta dagoena. Dozena bat mota bezala badago jokabide edo pertsona toxikoen inguruan eta nik 4 aipatuko ditut. Bat, lehenengoa, adibidez, da gure ideiak, lana, gure pertsona gutxiesten duena. Deskalifikatzailea. Zenbait esaldi botatzen ditu: “Ba, begira, ez da kritikatzeagatik baina…” ez dakit zer, baina ez dakit zer. “Badakizu, ni oso zuzena naiz eta garbi esaten ditut gauzak.” Eta orduan botatzen dizu kristorena: “Hau nahiko ondo dago, baina…”

ESATARIA: Kolpea kolpearen gainean.

COACHINGA: Hori da. Gutxietsi egiten du zure lana, zure aportazioak, zure ideiak, zure ilusioak. Eta bilatzen duena –ze azkenean guztiek zerbait bilatzen dute– da zure autoestimua jaistea. Honen atzean, normalean, inbidia dago; berak ezin duena lortu eta besteengan ikusten duena hori gutxietsi egiten du bera hobeto sentitzeko, ez.
    Bigarren bat, dena harroa. “Ni beti hobeto, ni beti azkarrago, ni beti onena, ni beti…” Betiere beraiekin erlazio bat, beti beraietaz hitz egiten, bere lorpenak, bere ez dakit zer… Zerbaitekin zoaz eta azkenean zertaz hitz egiten dugu? Berari buruz, beti nirea, nirea, nirea.. Eta horrek ere guri indarra kentzen digu, ze azkenean gure interesak, gure beharrak ere ez dira lantzen.
    Hirugarrena, ezkorra. Hau askotan, eta nahiko negatiboa da, zer nahiko kontagiosoa da. Ezkorra da dena gaizki dago gaur eta etorkizuna okerrago. Ze gaizki, kexa asko, dena iluna… Hau da, iluntasuna. Honek zer egiten du?, zer bilatzen du? Zure ilusioa lapurtu egiten dizu. Berak ez duena, zuri argi hori kendu egiten dizu.
    Eta laugarren bat, nik esango nuke dela agresiboa. Da pertsona bat –batez ere bere jokabidea, berriro diot–, eraso egiten duena: “Nola liteke hain gaizki egitea!”, “Nola egin duzu hau?”. Erasoa bortitza izaten da, zurekin sartzen da, hitz agresiboak erabiltzen ditu… Eta honek bilatzen duena da beldurra, zu beldurtzea. Dituzte forma batzuk nahiko agresiboak eta eraso egiten dute. Bilatzen dutena da, berriro diot, da beldurra: zuk amore ematea, errudun ere sentitzea; batzuetan errudun sentitzen zara, ze, erantzun hori entzuten duzu eta pentsatzen duzu: “Zer egin dut gaizki?, hain gaizki egiten ari naiz hau?”
    Nik ez nuke esango, halere, gaur egun norbaitek kritika egiten badigu, hori banpiro bat dela. Horren atzean zer dagoen garrantzi asko dauka: zein da intentzioa? Ze batzuetan kritika on bat jasotzea ona da.

ESATARIA: Nola egiten den ere bai. Nola azaltzen den kritika hori, ez?

COACHINGA: Hori da. Hauen atzean beti intentzio txar bat da, onura ez daukana niretzat. Niri norbaitek esan diezadake: “Begira, lan ona egin duzu, baina honetan hobetu dezakezu”. Ba, oso ondo. Hobekuntza bilatzen bada, hori ona da, konstruktiboa da. Baina kritika pertsonala, ni gutxiestea bilatzen baldin bada, hori, ja, ez da konstruktiboa, ez da positiboa.

ESATARIA: Askotan hori egiten da kontzienteki, baina beste batzuetan ez da bat konturatzen parekoari zer min egiten dion, edo zenbat energia, autoestimua edo ilusio lapurtzen dion esaten duena esaten duenean, ez?

COACHINGA: Ezkorrekin gertatzen da. Ezkorrek botatzen dute bere ezkortasun, iluntasun guzti hori bere barrua hustutzeko, baina, klaro, hustutze horretan bestea betetzen da, esan nahi dut, hau ez da bakarrik hustutzea, nik hustutzen dut, zerbait esaten dizut, baina nire burutik zure burura pasatzen da. Eta nire buruan orain horrelako ideia txar bat daukat eta hori garbitu egin behar dut, gero ikusiko dugun bezala. Hor higiene mental bat egin behar dugu.

ESATARIA: Esan dezagun, esan dezagun, nola erreakzionatu behar den holako pertsona baten aurrean zaudenean, edo konturatzen zarenean, “Jo, ba, ni honekin egoten naizen bakoitzean zer gaizki gelditzen naizen, ze ez dit sekula ezer onik esaten egiten dudanari buruz, edo komentatzen dudanari buruz. Zer pasatzen da hemen!”.

COACHINGA: Nik esango nuke lehenengo pausoa dela identifikatzea egoera hori, pertsona hori; hitz egin, hori aipatu, ondo komunikatu zure babesak eta limiteak ondo zehaztu; eta gero, hori bukatzerakoan, gero etxean ere nabaritzen badugu engantxatatuta gelditu garela horrelako egoera txar batean, hori landu: bai zalantzan jarriz gure esperientziarekin eta gure ezagutzarekin ideia horiek. Nolabait desintegratu egin behar dugu hori, ze, bestela, gure osasunerako ondorioak oso latzak dira gai honetan, e.

ESATARIA: Beste behin ere, autoestimua sartzen da tartean.

COACHINGA: Guztiz, guztiz. Eta horrekin lotuta…

ESATARIA: Autoezagutza eta autoestimua.

COACHINGA: Hori da. Gure autoestimua beherantz. Eta autoestimu faltagatik batzuetan ez ditugu proiektu batzuk martxan jartzen, ez gara gai zenbait pauso emateko. Gure bizitza limitatu egiten da.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

  • Date : 2013/02/12
Egia esan, ez nekien zer zen coaching hori. Ezta entzundako gai berri honekin ere zer ikusirik izango duenik. Hala ere , oso gustora izan naiz "pertsona toxikoak" entzuten. Eta argi dago, gure ondoan beti dagoela norbait horrelako gisan. Edo, baliteke, gu geuk, ezta? Pentsatzeko da...
Showing 1 result.
B2
Feb 11, 2013
Number: 1237610
Duration: 00:06:19
Number of visits: 7783