Docutec Card

Gora egin du tabakoaren prezioak

Tabakoaren igoerak erretzaile zein saltzaileak kezkatzen ditu.

2013ko urtarrilean, 15 eta 30 zentimo bitartean garestitu da tabako-paketea, markaren arabera. Orain, 4 eurotik gora balio dute marka guztiek.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Itsaso Muñoz berriemailea.- Erretzaile batek sei hilabetean 570 euro aurreztu ditzake erretzeari uzten badio. Alegia, kontsumitzaileen elkarteen kalkuluen arabera, lau pertsonako familia baten hileroko erosketen kostua.
Kaleko gizona 1.- Lau eta berrogeita hamabost multiplikatu por trescientos sesenta y cinco da… diru asko.
Kaleko gizona 2.- Badakit horrekin bakazio onak pasako nituzkeela nik, onak onak!
Itsaso Muñoz berriemailea.- Urtarrila hasieran hamabost eta hogeita hamar zentimo arteko igoera izan du tabakoak. Azken hamar urteetan, berriz, ia bikoiztu egin da tabako-paketeen prezioa. Lau eurotik gora balio dute guztiek orain, garestienak 4,65 euro.
Jose Luis Duo tabako-saltzailea.- Tabakoaren prezioaren % 80 zergak dira, gainontzekoa banatzaile, fabrikatzaile eta minoristen artean zatitzen da.
Kaleko emakumea 1.- Hilero igotzen dutelako, ia hilero ez bada, astero edo egun gutxiz behin eta jada nahikoa da.
Kaleko gizona 1.- Guretzat da fazilena, guretzat dirua hartzerako, bada, fazilena da igo eta ya esta, horixe da ekonomista onena dagoena munduan.
Itsaso Muñoz berriemailea.- Tabako-kaxen prezioaren etengabeko igoera dela-eta, erretzaile askok alternatibak bilatu dituzte: tabako xehatua, esaterako, baina badirudi alternatiba hauek euren poltsikoentzako konponbidea izateari uzten ari direla.
Jose Luis Duo tabako-saltzailea.- Zerga-sistema aldatzen ari dira. Lehen zigarroek baino zerga baxuagoak zituzten, baina orain gerturatzen ari dira.
Itsaso Muñoz berriemailea.- Igoera honi irtenbide garbia ez diote ikusten, ez kontsumitzaileek ez saltzaileek ere.
Kaleko emakumea 1.- Ez saldu eta horrela, bada, ez dugu erreko.
Jose Luis Duo tabako-saltzailea.- Gobernuaren interesa osasunaren eta zergen artean dago. Osasunez asko hitz egiten dute, baina etekin ekonomikoa ere ateratzen dute, horri ez diote uko egiten.
Itsaso Muñoz berriemailea.- Estatuak iaz 9.700 milioi euro bildu zituen tabakoari esker.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 23, 2013
Number: 1221704
Source:
Dialect:
  • Nahasia
Duration: 01:57
Number of visits: 3021