Docutec Card

Landare inbaditzaileak Euskal Herrian

Landare inbaditzaileek Euskal Herriko paisaia alda lezakete epe motzean. Hala dio Jon Zulaikak, Gipuzkoako Aldundiko landare babestuen arduradunak. Elkarrizketa egin diote Mezularian, kanpotik etorritako landare hauek eragiten dituzten kalteez hitz egiteko.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Sesio eta eztabaida franko sortzen dute kanpotik etorritako gauzek. Kanpotik gauza asko iritsi izan zaizkigu beti, kultura adibidez: zinea, musika, kanpoko hizkuntzak, adibidez, arrotz aurrena, etxeko gertatzen zaizkigunak gero. Hori gertatu omen zen tomatearekin. Zaharrenek tomatea ez zuten ezagutu, edo kanpotik ekarri zutela konturatu ziren, edota mandarinoak hasita daude mandarina goxoak ematen, apenas diren hemengoak. Edo indianoek ekarri zituzten palmondoak. Kanpotik etorri zaizkigun landareak, landare arrotz eta inbaditzaileak. Jon Zulaika, arratsalde on.

JON ZULAIKA. Baita zuri ere.

K. Landare arrotz inbaditzaile asko al dauzkagu ? Jon Zulaikak, Gipuzkoako Foru Aldundian egiten du lan, eta oso oker ez bagaude, lande, landareak babesteko arduraduna zara zu.

J. Z. Bai. Landare babestuen ardura eta beno, babestuak ez direnena ere askotan bai.

K. Eta, landare arrotz inbaditzaile asko dauzkagu?

J. Z. Beno, batzuk bai. Batzuk bai. E, aber, zaila da jakitea zehazki zenbat diren. Kopuru zehatz bat ez dago, ez dago lista edo zerrenda eguneratu bat, baina beno. Honen inguruan, Euskal Herriko Unibertsitateko Botanika sailak egin zuen lehen azterketa bat duela lau, bost bat urte, eta irten zitzaizkion, Erkidego Autonomo mailan, laurehundik gora zirela ezagutzen ziren landare, landareak titulu hori, hain ohorezkoa ez dirudien titulu hori merezi, merezi zutenak. Horien artean, klaro, banatu egin dira, Gipuzkoan batzuk… Normalean, beno, klimatologiaren arabera banatzen dira… Hor badago Kantauri aldeko isuri aldea, eta Araba alde… edo gero beno, bestalde, Nafarroa aldea, ba, nolabait banatzen dituen muga bat… Denak ez dira, laurehunak ez daude Euskal Herriko txoko guztietan, baina beno, nik uste dut laurehun asko direla. Eta da zerrenda bat ezagutzen direnena. Pentsatu behar dugu hauetako batzuk lehendik egon badaudela, baina fenomeno hau globala da. Eta globalizazioaren eragin kaltegarrienetako bat da hauxe, landare berrien, berrien, arrotzen eta eragina izan dezaketen landareen, nolabait sarrera, esponentzialki ari da handitzen. Esan dudan bezala globalizazioaren eraginez.

K. Baina hor ere denetik izango da, ez? Batzuk izango dira, ba tira…

J. Z. Klaro.

K. Txarrak ez direnak…

J. Z. Bai.

K. Beste batzuk, berriz, ba…

J. Z. Hori, hasteko, hasteko berezi behar da zer den, o sea, kontzeptua egin behar da definitu. Landare arrotza gutxi gorabehera ulertzen dugu zer den. O sea, berez, berez hemengoa ez den landare bat da. Landare arrotza badakigu, landare arrotz horiek, denek gainera ez dute balio. Izan behar du landare bat bere kabuz egoteko gauza, gai dena; esan nahi dizut zuk zure etxeko tiesto batean urtean, urtero-urtero hazia jarri, urtero sartu, baina negu guztietan lehortzen zaizun bat,  bere kabuz, bere kabuz ugaltzeko gai ez den batek ez duela balio. Izan behar du landare bat, kanpokoa, berez ugaltzeko gauza dena, ez du balio zuk landatzen jarri… eta ez. Izan behar du bere kabuz bakarrik ibiltzeko gauza dena, ibiltzeko esan nahi dut, ugaldu, zabaltzeko gauza. Eta hirugarrengoa: inbaditzailea. Zer esan nahi du inbaditzailea? Inbaditzailea, orain arte landareak ez. Inbaditzailea orain arte izan dira, ez dakit, hainbat herri, hainbat talde; inbaditzailea nolabait da, termino, badu indar peioratibo bat, kaltegarri bat, eta azkenean hori adierazten du, kaltetu egiten duela eta modu inkontrolatu batean zabaldu egiten dela.

K. Gure entzuleek kontutan hartzeko. Bat, luma itxurako bat bada, landare bat…

J. Z. Bai. Bai.

K. Autopista guztia zeharkatzen duena.

J. Z. Guzti-guztia? Bai…

K. Ez dakit guzti-guztia,baina kilometro…

J. Z. Bai. Bai.

K. Askotan behintzat.

J. Z. Uda bukaeran, abuztu…

K. Barreiatzen ari da..

J. Z. Amaiera aldean ikusten dena; urte guztia hor pasatzen du, baina lorea, lorea hain ikusgarria izanik, ba beno, guk kontrolatzea, presentziaz batik bat, batik bat, ba abuztu bukaera aldean azaltzen da, bere, beno, bistagarriena edo, beno, gehien ikusten da, ba hortxe, iraila, urria hasieran, eta dagoeneko ja hazi guztiak zabaldu ditu, eta orain ja nahiz eta fijatuz gero ikusten dugun, ja ez dauka erakargarritasun hori. Baina bai. Hori da, adibidez, Panpako lezka. Panpako lezka, Ameriketatik ekarri zen, hain itxura politekoa izanda, imajinatuko dut zer intentziorekin ekarri zen bere garaian. Europara ekarri zen beste hainbat ornamental bezala, ba beno, gure lorategiak eta apaintzeko, eta gainera, hasiera batean badirudi ekarri zela sexu bakarra. Orduan ez zen ugaltzen, ez zen, bere kabuz ezin zuen ibili, gero, halako batean azaldu zen kontrako sexua, eta ja, ikasi zuen hazia biltzen, hazia sortzen. Hazia sortzen pentsatu behar dugu, ideia b at egin dezagun, ikusten dugun plumero edo horietako bakoitzak, bakoitzak ehun mila hazi inguru sortzen dituela. Eta inguru, ehun mila horiek, haziak oso dira txikiak, eta haizeak oso erraz, oso erraz, banatzen du. Orduan imajinatu horiek ja ugaltzeko moduan helduta geratzen dira iraila erdi aldean edo, ba iraila eta urria guztian hemengo haizeak usoa astintzen dituen bezala, plumero hauek egiten ditu haziz hustu, eta hazi horiek, ba barreiatzen dira, ba inguru hurbilean eta kilometro batzuk harantzago ere bai. Eta hori pentsa dezagun, Iberiar penintsulan azaldu zen Santanderren, Kantabrian duela mende-erdi inguru, pixka bat gehixeago, 60 bat urte… Han dauka bere erreserborioa, inoiz joan bagara, Kantabria, Santander kapitala, hiriburura bertara, garai horretan, uda bukaera, konturatuko gara zer den hura, zer den hura, eta handik joan da zabaltzen, beno, alde guztietara. Eta hona ere, noski, iritsi da. Eta iritsi da, lehenik eta behin, zuk esan duzun bezala, autopistaz. Autopistaz, trenez, garraiobide horietan.

K .Artista da. Autopistaz…

J. Z. Hori, horiek bai jakin nola zabaldu…

K. Erabat zabaldu egin delako.

J. Z. Gainera peajerik, peajerik ordaindu gabe.

K. Ezer ordaindu gabe eta autopista guztia zeharkatzen, zeharkatzen du. Tira, entzule guztiek gogoan izateko moduko landarea da, eta txarra da?

J. Z. Bai. Bai. Bai.

K. Zer kalte du?

J. Z. Txarra da. Hasieran, beno klaro, hauek, hauetariko askorekin gertatzen zaigu beno, batzuk badira, gaitza berez sortzen dutena, eta hasiera-hasieratik “hau plaga bat da”, o sea, plaga. Inbaditzaileak berriak dira, termino hori duela gutxi. Azkenean plaga, garai batean plaga esaten genien haiek, kalte zuzen eta bistakoa sortzen zutena, ba beno, gaitzak zirenak, askotan beno, gure kultiboetako, gure uztetarako gaitzak zirenak, bai haiek bai, bagenekien plagak zirela, eta kanpokoak. Hauek, berriz, ez zuten arazorik sortzen eta alderantziz, haietariko asko, kasu, Panpako lezka hau, apaingarritzat oso politak ziren eta jendeak esan zuen, ba, beno oso politak dira. Zenbat eta gehiago, hobe. Klaro, ugaltzen hasten direnean hasten dira ja bere arazoak sortzen. Eta kontutan izan behar dugu, adibidez, IUC, IUC da nazioarteko mundu-mailako natura-kontserbaziorako erakunde independiente bat, eta da lista gorriak eta osatzen dituena, prestigio, o sea, komunitate zientifikoan prestigio handiko erakundea da, eta haren esanetan, eta uste dut hori ja, uste hori ari dela zabaltzen baita ere maila administratiboetara, eta mundu mailan, maila globalean hitz eginda, bioaniztasunak duen bigarrengo mehatxua. Lehenengoa litzateke, bioaniztasunaren galerak esan nahi dut, lehenengoa litzateke habitat-galera, eta bigarrengoa da hau. Eta gainera, kontzeptuak oso erlazionatuta daude. Honek berak ere habitat-galera eragiten du, esan nahi dut, zure jardintxoan daukazun landare batek zuri ez dizu inolako kalterik sortzen, baina hori, zure jardinetik irten eta inguruan hasten denean zabaltzen…. Nik ez dakit inoiz pasa zareten, baina landarea ugaria den lekuetan, ja, ugaria den lekuetan, hasteko, per… ibili ere ezin zara egin. Ezin zara pasa. Eta fijatzen bazara gainera, landare honen estaldura, azkenerako bukatzen du izaten ehuneko ehunekoa; hau sartzen den lekuetan ugaltzen da, ugaritzen da eta dena estaltzen du. Dena estaltzen du; esan nahi du, habitat, beste landare eta beste izakientzako habitata erabat bereganatzen du.  

K. Um. Um.
 

 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 30, 2012
Number: 1179522
Source:
Duration: 00:07:29
Number of visits: 5769