Docutec Card

Haritz Barrenetxea pilotua: "Zero akats onartzen dira abiazioan"

Xabier Madariagak aurkezten duen Ur handitan saioko atal honetan, Haritz Barrenetxea pilotua ezagutuko dugu. Erantzukizun handiko lanbide bat aukeratu du: hegazkin-pilotua da.

Hegaldi komertzialetan hainbat bidaiari daramatza egunero 23 urteko zornotzarrak. Presio horri aurre egiteko, ordea, ez du orain arte arazorik izan.

Hiztegi lagungarria

Transcription:[+] Transcription:[-]

Xabier Madariaga.- Lanean ari zarenean, zure hutsegite batek beste askoren bizitzak arriskuan jartzen ditu. Zurea ere arriskuan jarri dezake. Ez dakit hori kontuan izaten duzun zure egunerokotasunean ala ez.
Haritz Barrenetxea.- Bueno, gauza bat argi dago: hegaldi baten errespontsabilitatea (erantzukizuna, ardura) pertsona… zati askotan banatzen da, nahiz eta gero komandanteak eduki errespontsabilitate nagusia edo printzipala.
X.M.- Hogeita hiru urte ditu Haritz Barrenetxea zornotzarrak eta duela urtebete Iberiako pilotua da. Momentuz, ez da komandantea, kopilotu modura egiten du lan. Ez du uste arriskuarekin bizi denik.
H.B.- Inoiz ez gara egoera arriskutsu baten aurrean sartzen, beti goaz ziurtasunez egiten dugun guztia aurrera ateratzeko.
X.M.- Hori ez da bidaiariak lasaitzeko esaten duzuen zerbait?
H.B.- Bada, igual bai, baina, eske, egia ere bada. Eguraldi txarra egiten duenean, turbulentziak daudenean, inpaktua edo inpresioa handia da, baina egoera seguru eta kontrolatua delako sartzen gara. Edo aireportu batean, adibidez, Bilbon, txarto badaude kondizioak eta ikusten badugu arrisku txiki bat daukagula bietako… bai komandanteak bai nik, egoera arriskutsua ikusten badugu, ez gara sartzen eta bada, Santanderrera goaz, edo Gasteizera edo edozein aukera hartzen dugu arriskua ekiditeko.
Lanbide oso morbosoa da esateko bada “akats bat egiten baduzu, bada, igual, katastrofe bat pasatu ahal dela, baina, egia esan, gure hegaldiak prozedimentuetan (prozeduretan) oinarrituta daude, dena dago filtroka moduan banatuta. Filtro (iragazki) batek failatzen badu, ostean daude beste hamabost-hogei filtro akats hori konpontzeko, nahiz eta zuk eduki failoa (hutsegitea, akatsa), komandanteak eduki failoa, mekanikoak eduki failoa, kontroladoreak (aire-kontrolatzaileak) eduki failoa, mila sistema… mila ez, baina sistema asko daude akatsak segituan konpontzeko.
X.M.- Noiz pozten zara gehiago, ikusten duzunean etxean lo egingo duzula edo herrialde exotiko bat bisitatuko duzula?
H.B.- Bueno, nire kasuan, nik familiarik-edo ez daukadanez, bai? Gustura hartzen ditut kanpoan lo egin behar ditudan gauak-edo eta ez daukat interes berezirik etxean gau bat pasatzeko lanegunen artean. Orduan, bada, kanpora noanean eta kanpoan lo egin behar dudanean, bada, ez daukat arazo berezirik ere, ez.
X.M.- Eta nola uste duzu ikusten dutela bidaiariek zure profesioa, errespetua galdu diogu pilotuari edo oraindik ere asko errespetatzen den profesioa da.
H.B.- Nik ez dakit exactamente lehen zelan… zelangoa zen profesioaren, bada, ez dakit, estatusa-edo, baina igartzen dudana da bidaiariek gurekiko errespetua mantentzen dutela, guk gure lana profesionalki atera behar dugu eta eurek gu profesionalak garela ikustea, bada, ondo dago.
X.M.- Uste duzu estatusa ematen dizula pilotua izateak? Edonora joan eta esan “pilotua naiz”.
H.B.- Ez bereziki. Ni pilotua naiz beste edonor beste profesio bat aukeratu duen moduan.
X.M.- Hala ere, pilotua zarela esatea ez da oso normala, edozein kuadrillatan ez da aurkitzen.
H.B.- Ez, ez da normala, ez, bastante… bueno, partikularra da, ez? berezia da. Gutxienez ez dut ikusten tratu berezirik, favorable edo…
X.M.- Zuregan konfiantza osoa duen pertsona bat ere bazara.
H.B.- Bai. Hegazkin baten aurrean konfiantzagaz joan behar zara. Bada, esan dugun moduan, zero akats onartzen dira abiazioan.
X.M.- Baina ez zarete robotak eta egun txarrak ere izango dituzue…
H.B.- Bai, baina egun txar bat badaukazu eta hegaz egiteko prest ez bazaude, ez zoaz hegaz egitera. Beti prest joan behar zara hegaz egitera.
X.M.- Pertsona exigentea, konfiantza asko duena beregan eta odol hotzekoa ere bazara.
H.B.- Behar da, bai, bere momentutan behar da. 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 3, 2017
Number: 11724926
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 04:23
Number of visits: 2419