Docutec Card

Gazteak eta alkohola

Gazteek alkohola kontsumitzeko duten ohituraz hitz egin dute Euskadi Irratiko saio batean. Jakina da boteiloiak eta horien inguruan arazoak sortzen direla herri askotan ia astebururo. Elgoibar da arazo hori sufritzen duen herrietako bat; baina badira herri gehiago ere.

Audio honetan, gaztetxoen testigantzak aurkituko dituzu; baita udaleko eta ospitale bateko larrialdietako langileenak ere.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Gazteak eta alkohola. Gazteek alkohola kontsumitzeko duten ohituraz hitz egin dute, lasai eta luze, gainera… Eta beno, ba guk laburpentxo bat egin dugu, horri buruzko laburpentxo bat, eta horixe da hain justu orain kontatuko dizueguna. Beno, jakina da botiloiak eta horien inguruan ba herri askotan ia astebururo arazoak sortzen direla, ezta? Elgoibar da arazo hori pairatzen duen herrietako bat; baina badira beste herri asko eta beno, hori dela eta bertako udaletxeak neurriak hartu nahi ditu, batez ere adin txikikoek alkohola eskuratzeko duten erraztasuna ekidin nahi dutelako.

UDAL-LANGILEA. Ba hemen gertatzen dena da boteiloia kontrolatzen baduzu herri-gunean, gero kanpo aldera joaten dira. Hor zailagoa da kontrolatzea, baina orain, pixka bat sakontzea nahi duguna da, ba hori, erre… erosteko erraztasun horretan; orduan ostalaritza eta komertzioak, komertzioa zergatik? Komertzioak ere garrantzia dauka, saiatuko gara ba nola edo hala hori kontrolatzen. Orain arte topatzen garena da… ba nola edo hala identifikatzen baduzu norbait, adin txikiko baten bat taberna batean, ba isun bat jartzen diozu, eta tabernariak isuna ordaintzen du, eta kito. Hor dagozen (dauden) neurrien artean ba bat da hori, ez, Ordenantzen bitartez, isuna jartzeaz gain, itxi ahal izatea ere bai.

E. Eta hori bakarrik ez. Udaltzainen eta ertzainen zaintza eta kontrol-lana indartzeko kamera ezkutuak ere jarriko dituzte herriko hainbat puntutan.

U. Saiatuko garena da beste baliabide batzuen bitartez, udaltzainen eta ertzainen lana errazten, eta hemen sartzen dira, adibidez, baliabide teknologikoak, baina gehienez kontrolatzeko hor gertatzen diren gertakari batzuk, ba horiei jarraipen bat egiteko, eta nola edo hala ere, intimidazioa lortzeko gazteengan, eta gazteak ez direnengan.

E.- Baina zergatik edaten dute gazteek? Euren burua kontrolatzen al dute? Hona euren testigantzak:

GAZTE1. Orain, larunbatero, edo astegunetan ateratzen banaiz, baita… 18 urterekin. Zergatia ez dakit. Lotsa galtzea. Baina, beno, gutxi galtzen dut. O sea, ez du laguntzen.

GAZTE2. Hilero bat edo bi egunetan. Kalimotxo, edo horrelakoak… Ba ongi pasa, lagunekin egon, eta pixka bat mozkortzea…

GAZTE3. Asteburuetan, ez dakit. Kubata bat, bi, txupitoren bat, bi,

GAZTE4. O sea, ni asteburu batzuetan ateratzen naiz “en plan,”bakarrik zerbeza bat… Eta askotan joaten naiz pixka bat a tope, eta kubatarekin dezente eta horrela… batez bestekoa bi kubata eta bi txupito…

GAZTE5. Noizbait pues, pasatu egin naiz pixka bat, eta hombre, notatu dut hurrengo goizean, resaca edo botaka egitea zerbait, baina problemak, komarik eta horrela, ez.

GAZTE6. Nik baditut nire mugak, eta errespetatzen baditut, ondo, eta bestela, badakit nola bukatuko dudan, hurrengo goizean nola egongo naizen, saiatzen naiz muga horretara ez ailegatzea.

GAZTE7. Aber, ez mozkortzea, baina pixka bat piztuta joatea…

GAZTE8. Bai. Bai. Normalean bai. Igual astero.

GAZTE9. Pixka bat. Pixka bat. Ez asko. Ondo pasatzeko.

GAZTE10. Alkoholaren efektua dela eta, azkenean ondo pasatzen dut.

GAZTE11. Pues, 17 urterekin edo, igual edo.

GAZTE12. Hamasei. Hamasei edo…

GAZTE13. Beno, bakoitzak egiten dugu gura nahi izaten duena, ezta? Pues azkenean pues alkohola nahi duzu, pues, ba edan.

GAZTE14. Bai, beno, bastante. Segun. Asteburuetan. Noizean behin.

GAZTE15. Kotxeak ez du arrankatzen.

GAZTE16. Hamaseirekin. Bastante berandu.

GAZTE17. Koadrilakoengatik hasi ziren. Beno, lehenagotik edaten zuten eta, sin más, hasi ginen edaten. Litroak eta.

GAZTE18. Egarria daukat, eta beno, denek edaten dute alkohola, pues nik ere. Beno, ahal dut edan ura, eta sin más.

GAZTE19. Nik normalean kotxea hartzen dut. Edaten ditut gehienez hiru kaña. Daukat maximoa hor.

GAZTE20. Pues izan nituen pare bat mozkor fuerte, baina arazorik gabe.

GAZTE21. Jendeak edaten du dezente. Jendea ateratzen da orain larunbatetan eta bere ideia da edatea, eta norbaitekin ligatzea, eta horretarako, pues, edan behar dute. Pixka bat askatzeko.

GAZTE22. Orokorrean bai.

GAZTE23. Nik uste dut dela ohitura; gero hasi nintzen eta horregatik jarraitu dut. Eta orain ez dakit zer den ateratzea edan gabe.

GAZTE24. Edaten, probatu nuen lehen aldia 14 urterekin uste dut, baina edaten, jada serioago edo, 15ekin edo…

GAZTE25. Bai. Txungazoa bai. Ez extremoa, o sea, inoiz ez da anbulantzia etorri nire bila, baina bai egon naiz hor ezin altxa, eta beno, ez nik edan nuen lehenengo…

GAZTE26. Jendea ez da konsziente ze alkohol-kantitateak edaten dituen eta ez da konsziente benetan zein puntutaraino den dependiente…

GAZTE27. Hori. Alboratu beharko litzakeela ideia hori. Ez dela zertan atera behar, edan behar…

E. Parranda eta alkohola ezinbestean lotu behar diren bi kontzeptu ote diren. Hortxe dago auzia. Edo alkohol-kopurua bera. Izan ere, badira larrialdi-zerbitzuetan bukatzen dutenak. Mendaroko ospitalean badute gazte horien berri.

MEDIKUA. Ba egia esanda, ez hainbeste. Nik dauzkadan datuen arabera gure ospitalean 2010eko urtean, ekainetik abendura, bederatzi kasu besterik ez genituen ikusi, 2011n hamabost kasu, eta 2012an, momentuz, bost kasu besterik ez. Gehienak uda-partean kontzentratzen dira, inguruko herrietako jaiak direla eta.

E. Eta ospitalera joaten diren askok eta askok intoxikazio etilikoa bakarrik ez, koma etilikoa ere izan dute inoiz. Bakoitza zer den eta zein arrisku duen kontatu zuen, kontatu zigun Larrialdi Inguruak.

M. Beno, intoxikazio etilikoa, ba da alkohola edan eta gero, agertzen diren sintomak, ez? normalean, edaten den kantitatearen arabera, ba sintomak, ezberdinak izan litezke, ez?  Hasiera batean ba, desinibizioa bat agertzen da, askatasun handiagorekin portatzen da, koordinazio-falta bat agertzen da berba egiteko orduan, ibiltzeko orduan, mareoa, botagura, ikusmen bikoitza… Kontzientzia-maila galtzen joaten da segun eta zenbat eta gehiago edaten dugun, eta komara heldu liteke. Koman dagoen pertsona batek… ba egon liteke ba hori, ez, tenperatura oso baxuarekin, bihotza oso poliki joaten da, tentsioa asko jaisten da, eta arnasa hartzeko gaitasuna asko gutxitzen da. Eta horrek oso arrisku grabeak ekarri litezke ze botaka egiten badu pertsona horrek, arnas-aspirazioa sortzen da, esaten duguna ez? Arnas-aparatura joaten da botaka hori, ba hori, oso grabea da. Krisi konbultsiboak egon litezke ere bai, hipotermia edo tenperatura oso baxua, eta beno, konplikazio horiek denak azkenean heriotzara eraman liteke.

E. Bistakoa da kontua ez dela batere txantxetakoa, nahiz eta alkohola, dudarik gabe, oso txertaturik dagoen gure gizartean, gehiegi agian.

M. Ba izan liteke, ez? Azkenean gu bizi garen gizartean ba ohitura da alkohola edatea. Gazteek ikusten dabe (dute) eta hori egiten dabe. O sea, hemen ez dago ohiturarik tea hartzeko, eta ez dabe tea hartzen. Baina nik uste dot (dut) asko aldatu dela edateko era. Orain igual dena begi-bistara egiten da, boteiloi horrek (horiek) ez, bistan, kantitate handiak edan, baina egia da helduak etortzen direnean ba oso gaizki etortzen direla eta gehiago, sarriago helduek nahasten dabe beste droga batzuekin.

E. Beno, guk Elgoibarkoa aipatu dugu, baina egia esan, beste herri askotan ere, beno, nik esango nuke Euskal Herrian zehar hainbat lekutan, ezta? arazo bera dutela.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 26, 2012
Number: 1140353
Source:
Duration: 00:06:59
Number of visits: 11278