Docutec Card

Interneten kontsumitzen dugun hamar edukitik zortzi pirateatu egiten ditugu

Datuen arabera, telesailak, zinea eta musika dira gehien pirateatzen ditugun edukiak.

Futbola online ikusteko joerak jarraitzaileak galdu ditu, baina iaz 122 milioi klik egin genituen partidak doan ikusteko.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Orri hau ezagutzen duzu?
Kaleko gizona 1.- Bai.
E.- Futbola online eta ordaindu gabe ikusteko webguneak gero eta ugariagoak dira. Futbolzaleek ondo ezagutzen dituzte.
Kaleko gizona 2.- Adibidez, jartzen duzu nahi duzun partida, adibidez, atzo Eibar-Athletic eta ja ateratzen zaizu lehenengo orrian, klikatzen duzu eta ikusten duzu oso erraz.
E.- Hala ere, jaitsi egin da futboleko edukiak pirateatzen dituzten erabiltzaileen kopurua azken urtean. Telesailak, filmak eta musika-edukiak, berriz, gero eta gehiago pirateatzen dira.
Kaleko gizona 3.- Bizkorragoa delako eta bueno, bada, ez delako ordaindu behar.
Kaleko gizona 4.- Film bat ikusteko aintzinean bideo-klubera joan behar zinen eta gaur egun dohainik, horrekin… hor hartu ahal duzu Internetetik.
E.- Hamar urtean lehen aldiz, lapurtutako edukiek ehuneko lau egin dute behera, hein handi batean, ordaintzeko plataformen susperraldiagatik. Egoera honi aurre egiteko, kultur edukien inguruan gogoeta egiteko eskatu dute argitaletxe eta diskoetxeek.
Olatz Osa, ELKAR argitaletxeko ordezkaria.- Jendeak ere kontzientzia hartzea pirateatzen ari denean bai autoreak eta bai ekoizleak, hau da, kultur langileak, esan dezagun, kaltetzen ari direla zuzenean, ezta?
E.- Izan ere, edukiak legez kanpo deskargatzeagatik 23.000 milioiko galerak izan ditu industriak azken urtean.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Apr 26, 2017
Number: 11273651
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:18
Number of visits: 3313