Docutec Card

Ez da zezenketa gehiago egongo Donostiako Illunben

Donostiako Aste Nagusia bukatuta, balantzea egiteko garaia iritsi da. Zezenketen gaia izan da gatazkatsuena.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak iragarri du hurrengo urtean ez duela Illunben zezenketak egin daitezen hitzarmen berririk sinatuko.

Transcription:[+] Transcription:[-]
Marina Etxezarreta.- Honela, batera hasi zuten udal taldeek Aste Nagusia. Ados dira gaur balantzean: borobila. Zazpiehun eta hirurogeita bost mila lagun kaletik, ehun mila egunero, zazpi gau eta zazpi egunetan. Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea.- Giroa aparta izan da, uneoro eta lekuoro. Beraz, poz-pozik gaude. Eraso sexista gabe, manifestazio eta istilu gabe, partehartzaileagoak, piraten lana. M.E.- Irudi hau adierazi nahi izan du alkateak. Honaino denak ados, Aste Nagusia orotara oso ona izan da balantzean, baina zezenketetan dator gakoa. Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea.- Inongo hitzarmenik zezenekin zerikusia duen enpresekin. M.E.- Gaurko egunez, behintzat, esan daiteke 2013an ez dela zezenketarik egongo Illunben. Juan Karlos Izagirrek esan du zezenketen aurkako diskurtsoa bere egiten duela, zazpi egunerako ezin dela honelako eraikina mantendu, kirol erabilpenei emango diela lehentasuna eta ez duela zezenketa-enpresekin hitzarmenik sinatuko. PP eta PSEk zezenak manten ditzala eskatu diote eta plenoan baldintza-orria nahi dute kontzesio berri bat egon dadin. Jeltzaleek eztabaida lasaia eskatu dute, zaharra bezain erabilia den zezenen eztabaidan.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Aug 21, 2012
Number: 1074523
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:26
Number of visits: 3021