Docutec Card

Usaimen-jazarpena

Italiako epaileek hartu dute erabakia: gehiegizko ke eta usain-isurketa sortzea delitua izango da aurrerantzean eta zigorra jarriko zaie horrelakorik sortzen dutenei.

Erabaki horren jatorria argitzen dute albiste labur honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Italiako Auzitegi Gorenak erabaki du frijitu oliotsuen usaina delitua dela eta senar-emazte batzuei isuna jarri die bizilagunei usaimen-jazarpena eragiteagatik. Hemendik aurrera lurrun, gas eta gehiegizko ke-isurketa delitua izango da. Juanjo San Migel.
Juanjo San Migel. Olio frijituak eragindako usain jasanezinaren aurka familia batek egindako ahaleginak emaitzak izan ditu azkenean. Bi tribunaletan aurkako epaia jaso ondoren Auzitegi Gorenak erabaki du frijitu oliotsuak botatzen duen usaina delitu-arrazoi izan litekeela. Italiako iparraldean, Nafalcon herrian, 78 urteko senar-emazteak bizi dira beheko solairuan. Hirugarren pisuko bizilagunek salatu dutenez  beraien etxera, aireztatzeko zirrikituetatik, etengabe usain txarra, zarata eta kea iristen zitzaizkien. Ondorioz, etxean beti usain txarra zegoen eta usain hori arropa eta etxean zegoen guztira zabaltzen zen. Familiak tribunaletara jo zuen eta bide luzearen ondoren Italiako Auzitegi Gorenak erabaki du beheko solairuan bizi diren senar-emazteak errudunak direla eta 2.000 euroko isuna jarri die. Italiako zigor-kodean gizartearen kontrako jokaera edo etxetik gauzak botatzea zigortuta dago. Hemendik aurrera usain txarra delitu-arrazoi izan liteke. Horretarako irizpidea izango da tolerantzia-maila normala. Ez dago oso garbi horrek zer esan nahi duen, baina sententzia honen ondoren usain txarrak sortzea eta gehiegizko ke- eta gas-isurketak eragitea delitua izango da.
Bertako abokatuek adierazi dute janariari lotutako epaiak gero eta ugariagoak direla, gero eta gehiago direlako bizilagunen protestak tabernek edota beste bizilagunek eragiten dituzten usain eta keagatik. Abokatuek diote salaketa egiten dutenek kalte psikologikoak eta depresioak salatzen dituztela, usain txar horiek eragindakoak.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Apr 18, 2017
Number: 10519875
Source:
Number of visits: 2199