Docutec Card

Arantxa Urretabizkaia idazlea: «Egile-eskubideak eskatzera joan eta editoreak ezetz esan zidan»

Klasikoen Irakurketak antolatu ohi ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak.

Goizeko 8etan hasita, Bilboko Arriaga antzokian hainbat lagun jardun ziren Arantxa Urretabizkaiaren 'Zergatik panpox' eleberria zatika irakurtzen etenik gabe. Iaz Saizarbitoriaren 'Hamaika pauso' irakurri zuten, aurten 1979ko eleberri honen txanda izango da.

FELIX IBARGUTXI.- Hitz egin dezagun 'Zergatik panpox' idatzi zenuen garaiaz.
ARANTXA URRETABIZKAIA.- 1978an idatzi nuen, edo 1977ko udazkenean hasita, eta 1979an argitaratu. Orduan Egin-en ari nintzen lanean, Iritzia atala koordinatzen. Asteburuetan idazten nuen, larunbat eta igandeetan. Eta mantso, nik beti mantso.


F.I.- Ikusi berri dut erreportajea ETBn zure liburu honi buruzkoa. Ez nekien beste liburu-azal bat ere bazegoela, Mujika Arregiri, Hordagoko editoreari, gustatu ez zitzaiona.
A.U.- Zumeta izan zen beste azal horren egilea, eta egia da, editoreari ez zitzaion gustatu. Azkenean, portada urdin hura publikatu zen, berdexka koloreko emakume hura azaltzen zena. Nik orduan ez nuen azala aukeratu, eta geroko liburuetan ere berdin. Noiz edo noiz eman izan dut nire iritzia, eta behin ezezkoa eman dut. Azkeneko liburuarekin izan zen, '3 Mariak' delakoarekin. Erakutsi zidaten eta esan nuen: «Ez, hau ez». Mezuaren kontra zihoalako. Beste bat egin zuten orduan. Kontuak kontu, 'Zergatik panpox' atera eta, handik urtebetera-edo, Zumetak esan zidan eskatu ziotela berari azal bat eta berak egin zuela, baina argitaletxeari ez zitzaiola ona iruditu. Noski, Zumetak ez zuen kobratu eta nik ere ez. Esan nahi dut: egile-eskubideak eta gauza horiek zientzia fikzioa ziren garai hartan. Zumetak esan zidan nahiago zuela lan hori nire etxean egotea argitaletxean baino. Joan nintzen eskatzera eta eman egin zidan Mujika Arregik.

Arantxa Urretabizkaiak esandako beste hainbat kontu:

«'Zergatik panpox'-en nabaritzen da poesiatik natorrela»
«Batzuek uste dute: zenbat eta korapilatsuago, orduan eta aberatsago. Ni ez nator bat horrekin»
«Aste honetako Bilboko ekitaldia ezinegon puntu batekin aurreikusten dut»

Jatorrizko testua irakurri nahi izatera, hona jo. Bertan, Arantxa Urretabizkaiari egindako elkarrizketaren bideo-pasarte bat ere aurkituko duzu.


 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

Jun 13, 2012
Number: 1018162
Source:
Number of visits: 3971