XX. mendean, 6 urteko tartearekin, bi euskal espedizio saiatu ziren Everest tontorrera heltzen, lehena Franco bizi zela eta bigarrena Franco hil eta urte gutxira. Bi espedizio horien kronika da komiki hau. Sherpa-kopuru handiagoa zen mendizaleena baino.
Eleberri honen oinarrian, kartzelan 25 urte pasatu eta gero etxera itzultzen den emakume preso baten gogoetak daude, eta memoria kolektiboa da gai nagusietako bat. Rosa da eleberriko protagonista, eta memoria-ariketa egingo du, bizitzari eta ametsei buruzko hausnarketa eginez.
Harkaitz Canoren eleberri honek Imanol Larzabal kantaria du inspirazio-iturri. 1960ko hamarkadan hasi eta 2004. urte bitarteko gertaerak eta bizipenak kontatuz, kantariaren ibilbidea azaltzen digu. Hala ere, ez da Imanol Larzabalen biografia, fikzioa baizik: eleberriko protagonista nagusia Imanol Lurgain da.
Gerra zibilaren garaiko Extremaduran, eta 60ko hamarkadako Bizkaia industrialean kokatzen da Toti Martinez de Lezearen eleberri hau. Manuel gaztea Badajozera doa eta han jakingo du gurasoek Extremadurako lur-jauntxoen eta gerra zibilaren erruz egin zutela ihes Euskal Herrira.
Elikagai askotako etiketetan aurkitzen dugu gaur egun "glutenik gabekoa" eta tankerako esaldiak. Modan jarri da glutenik edo laktosarik gabe jatea.
Egungo gizarte-ereduan arropa-tonak ekoiztu, kontsumitu eta baztertzen ditugu egunero, horrek sortzen dituen kalteez jabetu gabe. "Moda mantsoak" beste ikuspegi bat dakar, eta modu kontzienteagoan, jasangarrian eta solidarioan erostera bultzatzen gaitu.
Askoren ahotan dagoen gaia da Ameriketako Estatu Batuetan suzko armak eskuratzeko dagoen erraztasunari mugak ezarri beharra. Ahalegin txiki batzuk egin diren arren, ez dirudi arazoak konponbide erraza duenik.
Bizitzak gehiago erakusten digu eskolak baino, Senekak ondo zioen, baina eskola ere bizitza da. Eskolak bizitzaren faro noranahikoa zentratzea eta bizitzaren leihoak mundura zabaltzea du helburu, munduaren aldaketa etengabeari zorroztasunez eta begi kritikoekin begiratzen irakastea.
Toteltasuna mintzairako arazo bat da, eta jasaten duen pertsonari beldurra eta estresa eragin diezaioke, baina, zorionez, zenbait teknikaren bidez aurre egin ahal zaio.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]