Askotan esan izan da gero eta jende gutxiagok erabakitzen duela baserrian bizitzea. Baina, azken urteotan bizimodu horren aldeko apustua egin duen hainbat gazte aurki ditzakegu.
Euskaraldiaren ingurumarian, AEKren didaktika zerbitzuak kanpaina hau euskaltegietako eta Euskal Etxeetako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko material didaktikoa sortu du, A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako, aurrez aurreko ikastaldeetan nahiz autoikaskuntzan erabiltzeko.
Eleberri beltz honetako protagonista nagusiak Naia detektibea eta bere pisukidea dira. Hiru prostituta hil dituzte Bilbon eta beste bat desagertu egin da. Desagerpena ikertzen dabil Naia bere pisukidearekin batera.
AA aurretik jarrita duen kontakturik ba al duzu eskukoan? Smartphoneen blokeo-sistemekin alferrikakoa da.
Ruyard Kipling idazleak 1887an idatzitako eleberria egokitu du Jose Arandak irakurketa errazeko formatura.
Bettina eta Laura ahizpa bikiak aitarekin Italia utzi eta New Yorkera iritsi ziren 1911n. Osaba Pietrok lana aurkitu zien bi ilobei. Egunero 12 ordu emango zituzten lanean, arropa josten Hiruki izeneko lantegian. Egun batean, sua eskaileretako tartetik sartzen zela ikusi zuten langileek. Benetan gertatu zen sute batean oinarritutako istorioa da hau.
Eibarko Udal Euskaltegiak egindako jarduera-sekuentziaren bukaeran, zure gogoko errezeta idatzi eta zure lagunen errezetekin batera, bildumatxo bat egingo dugu. Egileen izenak liburuxkaren atzeko aldean idatziko ditugu, familiari eta lagunei erakusteko.
A2 mailako ereduzko ebaluazio-jarduerak: entzumena, irakurmena, mintzamena eta idazmena.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]