Amaia, Josu, Alex, Oier eta June diskotekara joan dira. Sekulako zarata dago eta ia ezin diote elkarri entzun. Barrara hurbilduko dira edariak eskatzera eta zerbitzaria hizketan hasiko zaio Josuri. Edariak eskatu eta dantzara joango dira.
Josu eta Amaia ikasten ari dira liburutegian. Atseden bat hartzeko, kafe-makinara hurbildu dira biak. Amaia harrituta dago, Josuk kafearen ordez ura eskatu duelako.
Josu triste dago Lide, Josuren neska-laguna, kanpora joan delako, eta Amaiari kontatzen dio.
Josu kaletik etxera dator eta igogailuan auzokoa ikusiko du. Ez du asko ezagutzen eta ez daki zertaz hitz egin: eguraldia, igogailu zaharra, nongoa den...
Josuk fotokopiak egin behar ditu, baina ez da moldatzen. Amaiak lagundu egiten dio
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]