Amaia erresidentzia batean bizi da eta Josuren gonbidapena jasoko du partekatutako etxera bizitzera joateko. Josuk etxea nolakoa den azaldu eta gela bat libre dagoela esango dio. Amaia eskertuta dago, baina ez daki zer egin: erresidentzian geratu ala pisura joan Josu eta bere lagunekin?
Arratsaldeko laurak inguru izango dira. Goizean unibertsitatera joan ostean, Amaia eta Josu herriko liburutegira joango dira, han ikasteko asmoa baitute. Bere burua aurkeztuko dute eta liburutegiko ordutegia galdetuko diote bertako liburuzainari. Informazioa jaso ostean, solasean jardungo dute.
Badira bost urte Legazpin Irakurle-taldea ekimena martxan jarri zela, arrakasta handiz. Irakurzaletasuna bultzatzeko proiektu honen historia eta nondik-norakoak azaltzeko eskatu diogu Gurutze Arrietari.
Bideo-pasarte honetan bi lagunek -Antonek eta Kattalinek- herentzia genetikoak nerabezaroan sortu ohi dituen kezkak aipatuko dituzte.
Lagun batek matematika buruketak egiten laguntzeko eskatzen dio Kermani. Hasieran erraza dirudi, baina arazoak dituzte.
Goenkale. Tabernan Kevin eta Tximista hizketan ari dira. Kevinek esaten dio Tximistari zein diren neskarekin bizitzeko oinarrizko erregelak.
Bakarrizketak egiten ditu, txisteak eta pasadizoak kontatu... Jonek bost urte daramatza jendaurrean lan egiten.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]