Ospitale batera hurbiltzen garenean, ohikoak diren langileak topatzen ditugu bertan: sendagileak, erizainak, erizain laguntzaileak, zelariak... Horiek, eta beste hainbat, denok ezagutzen ditugu, denon begi-bistan lan egiten dute-eta. Baina badira beste hainbat lanpostu, hain ezagunak ez izanagatik ere, ezinbestekoak guztia ondo ibiliko bada. Horietakoa dugu ospitaleko farmazialari edo botikaria. Sekuentzia didaktiko honetan landuko dugun erreportajean, ospitaleko farmazialari bat elkarrizketatuko dute, eta berak ezagutaraziko dizkigu bere lanpostuaren zoko-moko guztiak. Farmazialaria izanik, botikekin lotutakoak dira ospitaleko farmazialariaren zereginak. Medikuak agindu, farmazialariak prestatu eta erizainak banatu. Kontsultako elkarrizketan, botikak hartzearen ondorioz gertatutako interakzio baten berri izango dugu.
Esklerosi anizkoitzak gaixotasun gogorra izan behar du eta uste baino jende gehiagori erasaten diona. Gogorra gaixoarentzat baina baita familiarentzat ere, gaixotasun askorekin gertatzen den bezala. Hori dela eta, gaixoen senitartekoek elkarteak eratu dituzte elkarri laguntzeko. Ondoren irakurriko duzun artikuluan horri buruzko informazio ugari eta zehatza jasoko duzu. Artikuluan irakurriko duzunez, oso garrantzitsua dute gaixoek medikuen eta erizainen laguntza. Elkarrizketa bat entzungo duzu artikulua irakurri ondoren, eta bertan erizaina botika bat nola hartu behar duen erakusten ari zaio gaixoari.
Norbait zainketa intentsiboetako unitatean (ZIUn) sartu dutela entzun orduko, erne jartzen zaizkigu belarriak, horrek zera esan nahi baitu, pertsona hori larri dagoela. Egunero bisita labur bat, ezinegona, sendagilearekin solasalditxoa noiz izango eta hark zer esango. Gero etxera. Egoera horretatik pasa denak badaki, gogorra izan ohi da guraso, senide, lagun edo dena delakoa bertan utzi eta etxera joan beharra. Baina egoera zaila bada senitarteko eta lagunentzat, nolakoa ote da egunerokoa bertako langileentzat, gure hurbilekoak zaintzen dituztenentzat? Beraien bizipenen erreportajea izango da ariketa-sekuentzia honen oinarri. Hala ere, ez dugu familia ahaztuko eta amaieran ZIU bateko elkarrizketa bat ekarriko dugu hona. Bertan medikuak istripua izan duen semearen egoeraren berri emango dio familiari.
Asier Larrinagaren idatzia oinarri, ariketa bat egingo dugu ea ongi ulertu dugun zertan bereizten diren hegaluzeak, hegalaburrak eta hegal-horiak.
Gero eta arazo handiagoa sortzen digu zaborrak. Konpostatzea omen da irtenbideetariko bat.
Zer dakizu konpostatzeari buruz? Kaleko edozein etxebizitzatan egin liteke konposta? Nola?
Aspalditik egin da konposta etxean, oso erraza da. Konpostara zer bota ondo zaindu behar da, eta astean behin edo bitan egoki nahasi.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]