Zahartzaroa eta dementzia da ariketa-sekuentzia honetan landuko duzun gaia. Lehenengo atazan irakurriko duzun artikuluak kontzeptu horiei lotuta dauden zalantzak argitzeko bidea eskainiko dizu. Bigarrenean, elkarrizketa bat aztertuko duzu; bertan, dementzia duen pertsona baten zaintzaileari zenbait egoeratan zer egin aholkatuko dio psikologoak.
Uda partea bidaiatzeko garaia izaten da, ezbairik gabe. Gainera, aspaldi honetan ez gara konforme bidaia urrutira egiten ez badugu. Gero eta jende gehiago da bidaia exotikoen zale. Baina urrutira joate horrek badu arriskurik: hainbat gaixotasun ez-ohiko harrapatzearena. Gaixotasun horiexek izango dituzu hizpide sekuentzia honetan.
Haur askoren etxean jateko ordua ez da oso gozoa izaten: haurrari janarazi egin behar, biziko bada, eta honek janariari muzin egiten dio. Sekuentzia honetan, jan nahi ez duen umearen gurasoei gomendioak nola eman ikusiko duzu, arazoaren jatorria eta hainbat aholku aztertuz.
Nekatuta sentitzea, eguneroko errutinari eta bizimoduari aurre egiteko gauza ez izatea, pot eginda egotea, azken batean. Ez da harritzekoa gaur egun. Gero eta jende gehiago dago horrelako neke eta akidura sentsazioa izaten duena. Arrazoi bat baino gehiago egon daitezke neke horren atzean. Baina batzuetan nahikoa izaten da zenbait bizi-aztura pixka bat aldatzea. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Gauzak asko aldatu dira urdaileko ultzeraren inguruan. Garai batean estresa, urduritasuna eta horrelakoak aipatzen ziren ultzera bat izateko arrazoi nagusi bezala. Gaur egun, ordea, Helicobacter pylori izeneko bakterioa da protagonista nagusia.
Udaberria fruta garaia da, orain hasiko baitira koloretsuenak, gozoenak eta deigarrienak ugaltzen. Horregatik zuretzat elikagai gozagarri hauek kontsumitzerakoan kontuan izan beharreko hainbat informazio, gomendio zein aholku bildu dugu jarraian aurkituko duzun sekuentzian.
Ikastunitate honetan, botiken erabileraz arituko zara. Automedikazioa eta autopreskripzioak izan ditzaketen ondorioak aztertu, eta antibiotikoen ezaugarriak ondo zehazteko aukera izango duzu. Hori guztia kontsultara antibiotiko eske joaten zaizunari beharrezko azalpenak eman diezazkiozun.
Gaixoek kontuan izan behar dituzten zenbait jarraibide dietetikoz arituko zara sekuentzia honetan. Zeliakoek hartu behar dituzten neurri dietetiko egokien zerrenda osatuko duzu lehenengo atazan. Bigarrenean, odol-zirkulazioa hobetzeko, janarien ezaugarriak eta egunero hartu beharreko kopuruak biltzeko taula osatuko duzu. Hirugarrenean, ospitaleko janaria jan nahi ez duen pazientea konbentzitzeko elkarrizketa antolatuko duzu.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]