Zer0,7 pobrezia eta marjinazioekiko elkartasuna adierazteko plataforma da. Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langileek osatzen duten talde honi buruzko erreportajea irakurtzeko aukera izango duzu sekuentzia didaktiko honetan. Informazioa aztertuta, besteak beste, elkartasun-funtsekin bultzatzen dituzten ekimenak, elkartearen helburuak edota aurrera begirako proiekzioak ezagutuko dituzu.
Minbiziaren aurkako nazioarteko eguna dela-eta, hona hemen gai horrekin lotutako jarduera bat.
Eskizofrenia gaixotasun mental ezaguna da, baina zehazki zer den eta gaixoek izaten dituzten zailtasunez ezer gutxi dakigu, oro har. Lehen atazan irakurri eta aztertuko duzun artikuluari esker, eskizofreniaren ezaugarriez, arrazoiez eta tratamenduez gehiago jakiteko aukera izango duzu. Bigarren atazan ikusiko duzun bideo-pasartean, ordea, burmuinaren alde fisikoari erreparatuko diozu; horrela, eskizofrenia bezalako gaixotasun mentaletan burmuineko tolesturek izan lezaketen garrantzia aztertuko duzu atazan zehar.
Galdakao-Usansoloko Oftalmologiako Zerbitzuan begiarekin lotutako patologia ugari artatzen dira eta lehenengo atazan horietako bat ondo ezagutzeko aukera izango duzu. Izan ere, Elena Noguera espezialista keratokono izeneko patologiaz arituko da irakurri eta aztertuko duzun erreportajean. Bigarren atazan, keratokonoa tratatzeko teknika berri bati buruzko bideo-pasartea ikusiko duzu. Rekalde doktoreak Bilboko klinikan erabiltzen hasi den cross-linking deritzan teknika azalduko du. Berak esandakoan oinarrituta, prozeduraren azalpena berrosatuko duzu.
Ekonomiaren krisiak eta ingurugiroaren hondamendiak gizarte mugimendu berritzaile bat sortu dute: Trantsizio mugimendua. Jada badira urte batzuk gorpuzten hasi zela eta Euskal Herrian ere baditu jarraitzaileak.
Geure kulturan eta elikaduran ogiak adinako garrantzia izan duen jakirik ez dago. Hala ere, ogiaren kontsumoa behera doala diote adituek. Consumer aldizkarian erreportajea egin dute ogiaren ingurua.
Amniozentesia hitza entzun eta gaur egun ez da izango ez dakienik zer den eta zertarako erabiltzen den. Ez da gauza bera gertatzen screening konbinatua delakoarekin, kontu berri samarra da-eta. Hala ere, badirudi laster amniozentesia ordeztu egingo duela, izan ere, ez da hain proba arriskutsua. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Hortzetako inplanteak benetako iraultza izan dira odontologiaren munduan. Era berean esan dezakegu kirurgia erraz honek jende askoren konfiantza handitu eta irudia hobetu duela. Sekuentzia didaktiko honetako lehen atazan, inplanteak zer diren irakurriko duzu Jabier Agirrek idatzitako testu labur batean. Bigarrenean, aldiz, inplanteekin gertatu ohi diren arazoak konpontzeko asmotan egin diren azken ikerketak zertan diren ikusi eta aztertuko duzu, Teknopoliseko atal batean
Bioetika oso oinarrizko kontzeptua dugu gaixoen eta osasun arloko profesionalen arteko harremanaz hitz egiten dugunean. Aristotelek atea ireki izanagatik ere, kontu berri samarra dugu egungo medikuntzan, oraindik ere unibertsitatean islarik ez duena. Nolanahi ere, funtsezkoa da, esan bezala, eta gainera, eutanasiarekin, kasu, estu-estu lotuta dago. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Sekuentzia didaktiko honetan faringitisa eta katarroak tratatzeko moduak izango dituzu hizpide. Aurreneko atazan, faringitisari buruzko erreportajea irakurri eta aztertuko duzu. Bigarren atazan, berriz, katarroak sendatzeko bide naturalak ezagutzeko aukera izango duzu, entzun eta landuko duzun irratsaioari esker.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]