Sekuentzia honetan albiste edo gertakari-mota batzuek (sexu-abusuen inguruan jarriko dugu arreta batik bat) sortzen dizkiguten sentimenduen inguruan jardungo dugu.
Iritzi-artikulu batetik abiatuko gara sekuentzia honetan. Honako honen inguruko hausnarketa egiten du artikulugileak: hitz egiten edo idazten dugunean, zenbaterainoko garrantzia dauka gauzak esateko moduak? Ideia horren inguruan jardungo dugu ataza honetan.
Emakundek sortutako Gizonduz programak 10 urte bete ditu, eta, horren harira, hausnarketa egin dute genero-berdintasunari begira gizonezkoek egindako eta egiteko daukaten bideaz. Hortik abiatu gara sekuentzia honetan, gizonezkoak zer neurritan ari diren inplikatzen aztertzeko.
Emakumeen presentzia gero eta handiagoa da kirol-munduan ere, baina oraindik alde nabarmenak daude gizonezkoekin konparatuz gero; esaterako, jasotzen dituzten sarien diru-kopuruan.
Berdintasunerako bidean urrats sendoak egiten ari bagara ere, etxeko lanen auziak badauka oraindik zer hobetu.
Kafezalea al zara? Kafeari uzteko prest egongo al zinateke? Jende batek utzi du alde batera kafea, gehienak osasunarekin lotutako arrazoiak direla medio. Eta zer hartu kafearen ordez? Eta kafearen inguruan sortzen den giro guzti hori?
Zahartzearen inguruan Maialen Lujanbiok egindako gogoeta oinarri hartuta, testuaren mezua laburtzeko proposamena egin nahi dizugu ariketa honetan.
Paradisuari buruz jardungo dugu sekuentzia honetan. Patxi Zubizarreta idazlearen 50 deituriko liburutik abiatuko gara. Liburu horretako testu labur bat entzun ondoren, idazleak proposatzen duen asmakizunari irtenbidea aurkitu beharko diozu. Segidan, hitz batzuk definitzen saiatu eta, bukatzeko, testuan aipatzen diren fruta eta dohainei buruz arituko gara.
Joneri sarean jardutea gustatzen zaio, Joni, ordea, txorakeria iruditzen zaio.
Jonek giltzak galdu ditu eta Jonen autoan daudenez, berriro ere elkartu dira.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]