Sekuentzia honetan albiste edo gertakari-mota batzuek (sexu-abusuen inguruan jarriko dugu arreta batik bat) sortzen dizkiguten sentimenduen inguruan jardungo dugu.
Bakarrik egotea gaur egun ez dago ondo ikusita, baina jendez inguratua egon arren, asko dira bakardadearen zuloan sartuta daudenak.
Egutegi edo kalendarioei buruz jardungo dugu sekuentzia honetan. Euskal Herrian dauden ezagunenetako batzuk aipatuko ditugu eta, bukaeran, taldeko egutegia osatuko dugu.
Kirol-apustuek diru-kopuru erraldoiak mugitzen dituzte eta okerrena da teknologia berriekin ugaritu egin direla jokorako aukerak, baita jokoaren mende geratzeko arriskuak ere.
Iritzi-artikulu batetik abiatuko gara sekuentzia honetan. Honako honen inguruko hausnarketa egiten du artikulugileak: hitz egiten edo idazten dugunean, zenbaterainoko garrantzia dauka gauzak esateko moduak? Ideia horren inguruan jardungo dugu ataza honetan.
XXI. mendeko hainbat arazori heltzen dio unitate honek: teknologia, prentsaren bilakaera, hiperkonexioa eta maitasun erromantikoa. Irakurgai eta entzungai interesgarriak proposatzen dituzte bertan Donostiako Hizkuntza Eskolako Ainhoa Agirreazaldegi eta Amaia Artola irakasleek.
Herri eta hirietako bizimoduen arteko aldeak gai nagusi hartuta, hainbat ataletan zabaltzen den ikasteko unitatea proposatzen dute Donostiako Hizkuntza Eskolako Ainhoa Agirreazaldegi eta Amaia Artola irakasleek, IRALE programa barruan atondutako ikasmaterial honetan. Bertan aurkituko duzu taldean eta bakarka lan egiteko jarduera multzoa eta horiek biltzen dituzten 7 ataza nagusi.
Lana eta kontziliazioa gai nagusi hartuta, hainbat ataletan zabaltzen den ikasteko unitatea proposatzen dute Donostiako Hizkuntza Eskolako Ainhoa Agirreazaldegi eta Amaia Artola irakasleek, IRALE programa barruan atondutako ikasmaterial honetan. Bertan aurkituko duzu taldean eta bakarka lan egiteko jarduera multzoa eta horiek biltzen dituzten 4 ataza nagusi.
Emakundek sortutako Gizonduz programak 10 urte bete ditu, eta, horren harira, hausnarketa egin dute genero-berdintasunari begira gizonezkoek egindako eta egiteko daukaten bideaz. Hortik abiatu gara sekuentzia honetan, gizonezkoak zer neurritan ari diren inplikatzen aztertzeko.
Euskaraldiaren ingurumarian, AEKren didaktika zerbitzuak kanpaina hau euskaltegietako eta Euskal Etxeetako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko material didaktikoa sortu du, A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako, aurrez aurreko ikastaldeetan nahiz autoikaskuntzan erabiltzeko.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]