Elikagai askotako etiketetan aurkitzen dugu gaur egun "glutenik gabekoa" eta tankerako esaldiak. Modan jarri da glutenik edo laktosarik gabe jatea.
Sekuentzia honetan albiste edo gertakari-mota batzuek (sexu-abusuen inguruan jarriko dugu arreta batik bat) sortzen dizkiguten sentimenduen inguruan jardungo dugu.
Bakarrik egotea gaur egun ez dago ondo ikusita, baina jendez inguratua egon arren, asko dira bakardadearen zuloan sartuta daudenak.
Iritzi-artikulu batetik abiatuko gara sekuentzia honetan. Honako honen inguruko hausnarketa egiten du artikulugileak: hitz egiten edo idazten dugunean, zenbaterainoko garrantzia dauka gauzak esateko moduak? Ideia horren inguruan jardungo dugu ataza honetan.
Emakundek sortutako Gizonduz programak 10 urte bete ditu, eta, horren harira, hausnarketa egin dute genero-berdintasunari begira gizonezkoek egindako eta egiteko daukaten bideaz. Hortik abiatu gara sekuentzia honetan, gizonezkoak zer neurritan ari diren inplikatzen aztertzeko.
Homeopatia oso da gai eztabaidagarria gure artean: aldeko asko ditu, eta aurkari sutsuak ere bai. Irratiko erreportaje batetik abiatuta, gai hori izango dugu hizpide.
Jarduera honetan, hitzorduetara beti berandu iristen den jendeaz arituko gara.
Jarduera honetan, gozogintzako sektorearen egoera aztertuko dugu: zer alde ahulak dituen eta zer egin beharko lukeen garai batean bizi izan zuen egoerara itzultzeko. Gozogintzatik ikusi eta ikasitakoa aprobetxatuko dugu beste sektore baten azterketa egiteko.
Oso erraz egin eta partekatu ditzakegunez, etengabe ari da zabaltzen gure artean selfieak egiteko ohitura. Gauza guztiak bezala, neurriz erabili ezean kaltegarri ere bihur daitekeela diote adituek.
Txaloen inguruan arituko gara jarduera honetan: zeri egiten diogun txalo, zer adierazten duten txaloek... Horretarako, Harkaitz Cano idazleak egindako hausnarketa hartuko dugu abiapuntu.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]