Gizakiak hegan egitea lortu zuenetik hainbat aldaketa egon dira hegazkin eta hegaldietan. Azkenaldi honetan aire-trafiko izugarria dagoela esan daiteke; izan ere, gaur egun oso ohikoa da hegazkina hartzea oporretara joateko zein lan kontuetarako. Gaur egungo hegazkin eta hegaldi kontuez arituko gara sekuentzia honetan. EGINKIZUNAK : honakoak egingo dituzu: - Erreportaje baterako paragrafoa idatziko duzu. - Ideiak kontrajartzeko baliabideak aztertuko dituzu. - Gaiari buruzko hainbat hitz ikasiko dituzu.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]