Hemendik urte batzuetara adiskideek ze bizimodu izango duten aurrekusiko dugu. Lagunekin egoteko herriko tokiak hobetuko ditugu.
Gure ustez, egoera deserosoetarako antidotorik egokiena zein izango litzatekeen adieraziko dugu. Egoera gatazkatsu batzuen aurrean, barkamena eskatu edota erantzun bat emango diogu barkamen eske datorrenari.
Etxeko zereginetan gure esku dagoena eta ez dagoena adierazi eta egungo antolaketa-ereduen inguruan eztabaidatuko dugu. Etxe-atariko bilera batean parte hartuko dugu, arazo batzuei irtenbidea aurkitzeko.
Ikasleak animaliak bihurtu eta nolakoak diren deskribatuta, bakoitza zein animalia den asmatuko dute ikaskideek. Maskoten argazkiak erabiliz, Instagrameko izar bihurtzeko urratsak emango ditugu.
Zer irabazi eta zer galdu izan dugun esan, eta horrek sortutako sentipenei buruz hitz egin. Hizkuntza ardatz duen lehiaketa bat egin
Ekintza solidario xume bat adostuko dugu taldean. Kanpaina solidario bat egingo dugu kolektibo jakin baten alde.
Guztion ahotan dagoen albiste bat kontatuko dugu. Benetako eta gezurrezko albisteak sortuko ditugu.
Afari bateko gonbidatuak antolatuko ditugu. Erantzuna emango diogu irratian egindako maitasun-kontsulta bati.
Asmakizun bat deskribatuko dugu. Erreportajea idatziko dugu talde-lanean.
Gure ikaskidea txikitan nolakoa zen azalduko dugu. Ipuin baten bukaera idatziko dugu.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]