Kontu bitxia da piratena; izan ere, denok dakigu lapurrak zirela, eta gehienetan oso ankerrak. Hala ere, sinpatia itzela sortzen dute lagun hauek, eta inauteria zein mozorro festetan maiz erabiltzen ditugu haien jantziak. Eta gaur egungo piratek sentimendu bera sortzen digute?
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]