Elektromiografia izango da unitate didaktiko honen gaia. Proba diagnostiko hau zertarako erabiltzen den eta probari buruzko xehetasun ugari eskainiko dizkizu lehen atazan irakurriko duzun artikuluak. Bigarren atazan, berriz, elektromiografia egiten ari den medikuaren eta pazientearen arteko elkarrizketa aztertuko duzu, probaren gaineko ohiko azalpenak emateko moduari erreparatuz.
Loaldiko apnea buxatzailearen sindromeaz (LABS) arituko zara ataza-sekuentzia honetan. Lehenengo atazan, gaixotasuna xehetasunez azalduko duen artikulua irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, loaldiko apnearen eta zurrunga egitearen arteko desberdintasunari erreparatuko diozu, besteak beste gai horri buruzko bideo-pasartea aztertuta.
Ikuskatzaileetako medikuek egiten duten lana izango duzu hizpide ataza-sekuentzia honetan. Lehenengoan, erreportajea irakurriko duzu eta lanbide honen berezitasunak aztertuko dituzu. Bigarrenean, ikuskatzailearen eta paziente baten arteko elkarrizketa izango dugu aztergai.
Azken urteotan bizimodua asko aldatu da. Bizimodu aldaketa horretaz arituko gara sekuentzia honetan.
Ba al dakizu zer den Guinnes liburua? Seguru inoiz entzun duzula haren berri, ezta? Eta ba al dakizu zein den munduko emakumerik zaharrena? Eta gizonik garaiena?... Datu horiek guztiak ez ditugu argituko, baina Guinnes liburuari buruzko bitxikeriez arituko gara sekuentzia honetan.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]