Gaixoari kateterra jartzea erizain askoren eguneroko eginkizunen artean dagen prozedura bat da. Eta inork baino hobeto jakingo duzu teknika oso ondo ezagutu eta aplikatu beharra dagoela arazorik ez izateko. Sekuentzia honetan, zain barneko seruma emateko kateterra nola jarri eta gaixoari eman beharreko azalpenaz jardungo duzu lehenengo atazan; horretarako, pazientearen eta erizainaren arteko elkarrizketa eta argibideen testu bat landuko dituzu. Bigarren atazan, Teknopolis saioko bideo-pasartea aztertuta, kateterrak pertsona bati sortu dion arazo baten berri izango duzu.
Ia urteroko bisitariak dira marmokak gure hondartzetan. Beraz, nahiko gertuko animalia dugu, eta ezezaguna, aldi berean. Fama txarra du, garroak ukitutakoan ematen duen ziztada mingarria dela-eta. Tartetxo bat irekiko diogu marmokari sekuentzia didaktiko honetan. Lehen atazan, marmokari buruzko informazioa osatzeko aukera izango duzu irakurri eta aztertuko duzun artikuluari esker. Kontsultako elkarrizketan, berriz, marmokaren ziztadaren zainketa medikoaz jardungo duzu, eta udako praktikan erabilgarriak izango dituzun hainbat gomendio entzungo dituzu.
Galdakao-Usansoloko Oftalmologiako Zerbitzuan begiarekin lotutako patologia ugari artatzen dira eta lehenengo atazan horietako bat ondo ezagutzeko aukera izango duzu. Izan ere, Elena Noguera espezialista keratokono izeneko patologiaz arituko da irakurri eta aztertuko duzun erreportajean. Bigarren atazan, keratokonoa tratatzeko teknika berri bati buruzko bideo-pasartea ikusiko duzu. Rekalde doktoreak Bilboko klinikan erabiltzen hasi den cross-linking deritzan teknika azalduko du. Berak esandakoan oinarrituta, prozeduraren azalpena berrosatuko duzu.
Emakume haurdun gehienek dakite haurdunaldian zehar jarduera fisikoa egitea behar-beharrezkoa dela. Lehenengo atazan hiru testu labur irakurriko dituzu eta haurdunaldian kirola egitearen garrantziaz arituko zara, ariketa fisikoak garai horretan dituen onurak, arriskuak eta praktika egokirako hainbat aholku aztertuta. Bigarrenean, aldiz, haurdunaldiko prestaketa-klase batean ariketak azaltzen entzungo duzu prestatzailea.
Osteoporosiaz, 50 urtetik gorako emakumeen % 35ek pairatzen duen gaixotasun kronikoaz, arituko zara sekuentzia didaktiko honetan. Lehen atazan, zahartzaroan zergatik uzkurtzen garen eta osteoporosiak horretan duen eragina azaltzen duen bideo-pasarte labur bat ikusi eta aztertuko duzu. Bigarrenean, osteoporosiari aurrea hartzeko eta aurre egiteko baliabideen berri izango duzu Jabier Agirrek idatzitako artikuluari esker.
Infekzio-katea eteteko, oso beharrezkoa da erizainek ere beharrezkoak diren neurri guztiak hartzea. Era berean, mikroorganismoak pertsona batetik bestera pasatzea ekiditeko, asepsia-neurriak oso kontuan izan behar dira erizaintza-jarduera guztietan. Sekuentzia didaktiko honen lehenengo atazan, babes-neurri unibertsalen dekalogoari erreparatu, eta egoeraren arabera egin behar denaz arituko zara. Bigarrenean, eguneroko erizaintza-jardueretan hartzen den oinarrizko neurri higienikoetako bat, esku-garbiketa, alegia, zertan den aztertuko duzu. Eta azken atazan, ospitalean bakartuta dagoen gaixo bati bisita egiteko hartu behar diren neurriez informatzeko moduaz arituko zara, erizainaren eta pazientearen senide baten arteko elkarrizketa aztertuta.
Sekuentzia didaktiko honetan fobiei buruz arituko zara. Filmetako gai bat dirudien arren, guztiz erreala da eta estatistikek diotenez, hamar pertsonatik batek du fobiaren bat; horietatik askok, gainera, laguntza psikologikoa behar izaten dute arazoa gainditzeko. Lehenengo atazan, fobia zeri deitzen zaion zehazteko testu bat irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, psikologoak emandako azalpenei erreparatuz, fobien ezaugarriak eta atzean egon ohi den korapiloa askatzeko moduak ezagutuko dituzu. Azken atazan, berriz, fobien tratamenduan erabili ohi diren bi teknikaren inguruko azalpenak entzungo dituzu, biak desberdintzeko aldera.
Ospe handia du Apiretalek haur txikien gurasoen artean zein pediatren kontsultetan. Izan ere, botika hau oso eraginkorra baita, besteak beste, analgesiko eta antipiretiko bezala. Hauxe izango duzu hizpide, beraz, sekuentzia didaktikoan zehar. Lehen atazan, Apiretal askotan erabili duen ama baten artikulua irakurri eta aztertuko duzu, bere iritzia zein den ezagutzeko. Bigarrenean, botikaren dosifikatzea dela-eta sortu den nahasketaz ohartaraziko du Gurutzetako kalitate-arduradunak irratiz. Adituak esandakoak entzunda nahasketaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango duzu. Azken atazan, berriz, intoxikazio-kasu bat ezagutuko duzu kontsultako elkarrizketan. Egoerak eskatuta jarraitu den prozedura ezagutu eta gurasoei jakinarazteko moduari erreparatuko diozu.
Ospitale eta osasun-zentroetan artatzen diren erredura asko etxean gertatu ohi dira. Sekuentzia didaktiko honetan, horiek izango dituzu hizpide batik bat lehenengo bi atazetan. Etxeko erredurak aztertzen dituen erreportajea irakurriko duzu. Aurreneko atazan arrisku-faktoreak zein diren azaltzen duen zatia irakurri eta aztertuko duzu; eta bigarrenean, erredura baten ondoren jarraitu behar diren pautak ezagutuko dituzu erreportajearen bigarren zatia irakurrita. Azkenekoan, bigarren graduko erredura baten sendaketa egiten ari den erizainaren azalpenak aztertuko dituzu kontsultako elkarrizketan.
Etorkinek jasotzen duten osasun-laguntzaz arituko zara sekuentzia didaktiko honetan. Lehenengo atazan, batetik, osasun-laguntza jasotzeko bete beharreko baldintzak aztertuko dituzu; eta bestetik, osasun-zerbitzuekin duten gogobetetasun-maila ezagutuko duzu, Araban 2009.urtean jasotako datuak aztertuta. Bigarren atazan, kontsultako elkarrizketan oinarrituta, Larrialdietara iritsi den etorkinak dituen eskubideaz arituko zara.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]