Komunikazioa behar-beharrezkoa da pazientearen eta sanitarioaren artean, baina, sarritan, hizkuntza oztopo bihur daiteke bien arteko harreman horretan. Oztopoa gainditzeko asmotan, Osakidetzak Dualia enpresaren zerbitzuak kontratatu berri ditu. Sekuentzia honetan irakurri eta landuko duzun erreportajean, hizkuntzen mugak gainditzeko sortutako teknologia eta aplikazio-sistema zertan den izango duzu hizpide.
Triglizeridoak gorputzean eta elikagaietan gehien agertzen diren gantzen forma kimikoak dira, odol-zirkulazioan barrena zirkulatzen dutenak, eta odol-analisi baten bidez ezagutzen da odolean dagoen triglizeridoen maila. Proba horren nondik norakoak azalduko ditu irakurri eta aztertuko duzun artikuluak. Ondoren, triglizeridoen maila altuegia daukan pertsona baten kasua aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan, eta arazoa konpontzeko medikuak emandako aholkuak ezagutzeko aukera izango duzu.
Eskizofrenia gaixotasun mental ezaguna da, baina zehazki zer den eta gaixoek izaten dituzten zailtasunez ezer gutxi dakigu, oro har. Lehen atazan irakurri eta aztertuko duzun artikuluari esker, eskizofreniaren ezaugarriez, arrazoiez eta tratamenduez gehiago jakiteko aukera izango duzu. Bigarren atazan ikusiko duzun bideo-pasartean, ordea, burmuinaren alde fisikoari erreparatuko diozu; horrela, eskizofrenia bezalako gaixotasun mentaletan burmuineko tolesturek izan lezaketen garrantzia aztertuko duzu atazan zehar.
Galdakao-Usansoloko Oftalmologiako Zerbitzuan begiarekin lotutako patologia ugari artatzen dira eta lehenengo atazan horietako bat ondo ezagutzeko aukera izango duzu. Izan ere, Elena Noguera espezialista keratokono izeneko patologiaz arituko da irakurri eta aztertuko duzun erreportajean. Bigarren atazan, keratokonoa tratatzeko teknika berri bati buruzko bideo-pasartea ikusiko duzu. Rekalde doktoreak Bilboko klinikan erabiltzen hasi den cross-linking deritzan teknika azalduko du. Berak esandakoan oinarrituta, prozeduraren azalpena berrosatuko duzu.
Tiroidea nola ari den funtzionatzen ikusteko, proba bat baino gehiago egin ohi zaizkio gaixoari. Proba horiek zertan diren ezagutuko duzu xehetasun handiz Jabier Agirre medikuaren artikulua irakurrita. Kontsultako elkarrizketan, berriz, tiroideko arazoa daukan pazienteari proba horiek egiteak diagnostikoan nola lagunduko duen azaltzeko moduari erreparatzeko tartea hartuko duzu.
Buruko ilea edertasun-zeinua da, eta horrexegatik, burusoiltasuna sarritan izan ohi da medikuaren kontsultagai. Aurreneko atazan, burusoiltasun-motak zein diren eta horiei aurre hartzeko baliabideak ezagutzeko Jabier Agirrere medikuaren artikulu bat irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, tratamendu egokia erabakitzeko gakoak erakusten duen bideoa ikusiko duzu. Hori oinarritzat hartuta, fase desberdinetan dauden bi kasu tratatzeko aholkuak emango dituzu.
Sekuentzia didaktiko honetan gaixotasun neurologikoen errehabilitazioaz arituko zara. Lehenengo atazan Usansolo-Galdakao Ospitaleko Errehabilitazio Neurologikoko Zerbitzuaren jarduna deskribatzen duen erreportajea irakurtzeko eta aztertzeko aukera izango duzu. Kontsultako elkarrizketan, iktusa izan duen gaixoari etxean eskaini beharreko zainketak azalduko dizkio medikuak senide bati pazienteari alta emateko garaian.
OsasunLingua "Larrialdietako osasun-laguntzarako sistema eleanitza" dela dio Joserra Aginaga Larrialdietako Zerbitzuko atalburuak. Sekuentzia honetan irakurri eta landuko duzun erreportajean, Osakidetzako zerbitzu berri honi buruzko xehetasunak eskuratzeko aukera izango duzu.
Esplorazio neurologikoa hainbat atalek osatzen duten azterketa mediko konplexua da. Irakurriko duzun artikuluari esker, proba diagnostiko hau nola egiten den eta kontuan hartu beharreko faktoreak ezagutuko dituzu. Ondoren, eroriko handia izan duen ume baten kasua aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan, esplorazioaren une garrantzitsuei erreparatuz eta azalpenak osatuz.
Hezur-muineko ziztada izango duzu hizpide sekuentzia honetan. Lehenengo atazan azterketa zer-nolakoa den irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, haurrari proba egiteko baimenaz eta prozeduraz arituko zara kontsultako elkarrizketan entzundakoa aztertuz.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]