Ataza-sekuentzia honetan, halitosia zer den eta arazoa gainditzeko aholkuez arituko zara irakurriko duzun artikuluan. Kontsultako elkarrizketan, dentistak paziente bati egindako diagnosia aztertuko duzu, eta ondoren hainbat aholku euskaratuko dituzu.
Herritar arruntarentzat, behintzat, arrunt ezezaguna goiko terminoa. Izatez, ordea, seguru asko erizainarekin izango du harremanik handiena gaixoak, baita konfiantzarik handiena ere askotan: berari esango dizkio osagileari esatera ausartzen ez den hainbat kontu. Hor daude, anbulatorioetan, osasun-zentroetan, ospitaleetan...
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]