Aukera izango bazenu, etxetik lan egiteko prest egongo al zinateke? Agian garbi daukazu zer erantzun, baina beharbada, uste duzu lan egiteko modu honi buruzko informazio falta daukazula erantzun serio bat emateko. Tira, bada, sekuentzia honetan, besteak beste, telelanaren ezaugarriak, abantailak eta alde txarrak edota Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen programaren berri izango duzu eta bukaeran, seguruenik, galderari erantzuteko prest egongo zara.
Galdakao-Usansoloko Oftalmologiako Zerbitzuan begiarekin lotutako patologia ugari artatzen dira eta lehenengo atazan horietako bat ondo ezagutzeko aukera izango duzu. Izan ere, Elena Noguera espezialista keratokono izeneko patologiaz arituko da irakurri eta aztertuko duzun erreportajean. Bigarren atazan, keratokonoa tratatzeko teknika berri bati buruzko bideo-pasartea ikusiko duzu. Rekalde doktoreak Bilboko klinikan erabiltzen hasi den cross-linking deritzan teknika azalduko du. Berak esandakoan oinarrituta, prozeduraren azalpena berrosatuko duzu.
Ospitaleko zerbitzuak azaltzen duen informazio-orria aztertuko duzu lehenengo atazan, eta ohiko azalpen laburrak aztertzeko aukera izango duzu. Era berean, bigarren atazan, harrerara hurbiltzen denari horietako argibide baten azalpena egiten entzungo duzu langilea.
Gernu-ihesa, edo txizaren inkontinentzia, gizonezkoei zein emakumezkoei eragiten dien gaixotasuna da. Hala ere, usuagoa da emakumeek arazo hori izatea. Horrela, % 25ek baino gehiagok pairatzen du esfortzuak eragindako gernu-ihesa. Sekuentzia didaktiko honetan arazo honi buruz jardungo duzu. Lehenengo atazan, txizagura nola gertatzen den eta horrekin lotutako patologiak aztertuko dituzu bideo-pasarte bat ikusiz. Bigarren atazan, gernu-ihesa zer den eta horren inguruko xehetasunak landuko dituzu. Azken atazan, berriz, arazoari aurre egiteko Kegel-en ariketak nola egin behar dituen azalduko diozu pazienteari, kontsultako elkarrizketan.
Artikulazio eta muskuluetako min izugarriak eragiten ditu artritis erreumatoideak. Gaixoek mina denbora luzez izan ohi dute gaitza diagnostikatu bitartean, eta horrek oztopatu izan du kasu askotan gaixo bakoitzari zuzendutako terapia egokia jartzea. Gaur egun, gaixotasun erreumatiko hau sendatzen ez bada ere, tratamenduen bidez arintzea lortzen da, eta kasu askotan gaixoak gaitzarekin jarraitzen badu ere, ez du ia sintomarik igartzen. Sintomez eta gaitzaren tratamenduez arituko zara nagusiki ataza-sekuentzia honetan. Lehenengo atazan, adituak azaldutako xehetasunak aztertuko dituzu eta artritis erreumatoidearen deskribapen labur bat osatuko duzu. Bigarrenean, berriz, tratamenduan dagoen pertsona baten bloga irakurriz, bere bizipenak ezagutu eta landuko dituzu. Eta hirugarren atazan, terapia biologikoez arituko zara kontsultako elkarrizketan, tratamenduaren berezitasunak aztertuz.
Bizi-kalitatea zertan oinarritzen den eta arreta-zentroetako pazienteek nola bizi duten aztertzeko erremintak izango dituzu hizpide sekuentzia honetan. Lehenengo atazan irakurriko duzun artikuluak eskainiko dizu gaur egungo joera zein den ezagutzeko aukera. Eta bigarrenean, pazientearen pertzepzioa jasotzeko galdesorta landuko duzu.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]