Gaixoari kateterra jartzea erizain askoren eguneroko eginkizunen artean dagen prozedura bat da. Eta inork baino hobeto jakingo duzu teknika oso ondo ezagutu eta aplikatu beharra dagoela arazorik ez izateko. Sekuentzia honetan, zain barneko seruma emateko kateterra nola jarri eta gaixoari eman beharreko azalpenaz jardungo duzu lehenengo atazan; horretarako, pazientearen eta erizainaren arteko elkarrizketa eta argibideen testu bat landuko dituzu. Bigarren atazan, Teknopolis saioko bideo-pasartea aztertuta, kateterrak pertsona bati sortu dion arazo baten berri izango duzu.
Ia urteroko bisitariak dira marmokak gure hondartzetan. Beraz, nahiko gertuko animalia dugu, eta ezezaguna, aldi berean. Fama txarra du, garroak ukitutakoan ematen duen ziztada mingarria dela-eta. Tartetxo bat irekiko diogu marmokari sekuentzia didaktiko honetan. Lehen atazan, marmokari buruzko informazioa osatzeko aukera izango duzu irakurri eta aztertuko duzun artikuluari esker. Kontsultako elkarrizketan, berriz, marmokaren ziztadaren zainketa medikoaz jardungo duzu, eta udako praktikan erabilgarriak izango dituzun hainbat gomendio entzungo dituzu.
Zorabiatzea gauza nahiko usua da, eta seguruenik gutariko gehienoi behin edo behin gertatuko zaiguna, gure bizitzan zehar. Sekuentzia didaktiko honetan zorabioaren eta bertigoaren arteko desberdintasuna aztertuko duzu lehenengo atazan, bi termino horiek sarritan nahasten baitira. Bigarren atazan, berriz, bidaiatzean sortzen den zorabioa izango duzu hizpide; besteak beste, asaldu horri lotutako sintomak, mugimenduak daukan eragina edota zorabioa saihesteko aholkuak ezagutuko dituzu. Bukaeran, azalpentxo bat berrosatu beharko duzu.
Ezagun da egunean zehar lana eta familia-harremanak ondo uztartzeak daukan garrantzia. Horregatik, gero eta enpresa gehiagok hartzen dute kontuan langilearen bizitza pertsonala lanaldia antolatzeko garaian.
Aukera izango bazenu, etxetik lan egiteko prest egongo al zinateke? Agian garbi daukazu zer erantzun, baina beharbada, uste duzu lan egiteko modu honi buruzko informazio falta daukazula erantzun serio bat emateko. Tira, bada, sekuentzia honetan, besteak beste, telelanaren ezaugarriak, abantailak eta alde txarrak edota Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen programaren berri izango duzu eta bukaeran, seguruenik, galderari erantzuteko prest egongo zara.
Ez da erraza familia-bizitza eta lana uztartzea. Baina, premiazkoa bai, ordea. Azken urteotan lan-ordutegiak malgutu eta, batez ere, bazkaltzeko tartea murrizteko aldarrikapenak bolo-bolo dabiltza han-hemenka. Garaia omen dugu geure lan-ordutegiak Europako herrialdeetakoetara egokitu eta, hartara, familiarekin denbora gehiago pasatzeko. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Mediumak eta igarleak ez omen dira gauza bera. Igarleak etorkizunaren berri izateko gaitasuna izan ohi duen bitartean, mediuma espirituekin ere komunikatzeko gai izaten da. Gainera, denetarik dagoen arren, badirudi zenbait igarlek berezkoa dutela gaitasun hori, jaio direnetik, alegia. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Nerabetasuna garai korapilatsua izan daiteke askorentzat, eta zer esanik ez gaztetxoa lotsatia denean. Sekuentzia honetan, herabetasunaren sintomak, arrazoiak eta lotsa gainditzeko aholkuak aztertuko dituzu.
Komunikazioa behar-beharrezkoa da pazientearen eta sanitarioaren artean, baina, sarritan, hizkuntza oztopo bihur daiteke bien arteko harreman horretan. Oztopoa gainditzeko asmotan, Osakidetzak Dualia enpresaren zerbitzuak kontratatu berri ditu. Sekuentzia honetan irakurri eta landuko duzun erreportajean, hizkuntzen mugak gainditzeko sortutako teknologia eta aplikazio-sistema zertan den izango duzu hizpide.
Triglizeridoak gorputzean eta elikagaietan gehien agertzen diren gantzen forma kimikoak dira, odol-zirkulazioan barrena zirkulatzen dutenak, eta odol-analisi baten bidez ezagutzen da odolean dagoen triglizeridoen maila. Proba horren nondik norakoak azalduko ditu irakurri eta aztertuko duzun artikuluak. Ondoren, triglizeridoen maila altuegia daukan pertsona baten kasua aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan, eta arazoa konpontzeko medikuak emandako aholkuak ezagutzeko aukera izango duzu.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]