Sexu-jazarpena dela-eta, gero eta salaketa gehiago ageri dira komunikabideetan. Erasotzailetzat jotako askok eta askok aurpegi ezaguna dute: aktoreak, zuzendariak, abeslariak...
Azken urteotan emakumeek kirol-arloan duten protagonismoak gora egin du nabarmen. Gero eta emakume kirolari gehiago daude eta gero eta ikusle gehiago joaten dira horiek jokatutako partidak ikustera. Irratsaio bat ardatz hartuta, gai horren inguruan arituko gara sekuentzia honetan.
Proposamen asko jasotzen ditugu eta denak ez dira gustukoak izaten. Baina nola ausartu ezetz esaten?, nola asmatu ezetz esaten? Irratsaio batetik abiatuta, gai horren jiran jardungo dugu sekuentzia honetan.
Zenbatero joaten gara? Zer eskatzen dugu? Modari kasu egiten diogu?
Sauna, Finlandiako etxe eta eraikin publiko guztietan ikus daiteke. Saunaren kultura oso errotua dago finlandiarren eguneroko bizitzan, eta sozializatzeko duten erarik garrantzitsuenetakoa da.
"Barkatu, baina berandutu egin zait eta...", holako hamaika aitzakia entzun behar izaten dugu hitzordura berandu etortzen direnengandik. Puntualtasunari buruz jardungo dugu hemen, gaiari buruzko erreportaje bat oinarri hartuta.
Maskota etxean izateak hainbat ardura hartzera behartzen gaitu. Sekuentzia honetan, maskotak izan aurretik kontuan izatekoak eta gomendioak aztertuko dituzu. Bukaeran, lagun bati maskota bat aukeratzen lagunduko diozu.
Ardoa ezagutzeko eta dastatzeko aholkuak izango dituzu sekuentzian zehar. Bukaeran, lagun bati ardoaren ezaugarriak zein diren azaldu ondoren, ardo bat gomendatuko diozu.
Urtetik urtera gero eta jende gehiagok egiten du Donejakue Bidea. Sekuentzia honetan, ohiko bideei buruzko informazioa eta bidaia egiteko aholkuak bilduko dituzu. Bukaeran, horiek erabilita, zure lagunei idatziko diezu bidaia prestatzen hasteko.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]