Triglizeridoak gorputzean eta elikagaietan gehien agertzen diren gantzen forma kimikoak dira, odol-zirkulazioan barrena zirkulatzen dutenak, eta odol-analisi baten bidez ezagutzen da odolean dagoen triglizeridoen maila. Proba horren nondik norakoak azalduko ditu irakurri eta aztertuko duzun artikuluak. Ondoren, triglizeridoen maila altuegia daukan pertsona baten kasua aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan, eta arazoa konpontzeko medikuak emandako aholkuak ezagutzeko aukera izango duzu.
Galdakao-Usansoloko Oftalmologiako Zerbitzuan begiarekin lotutako patologia ugari artatzen dira eta lehenengo atazan horietako bat ondo ezagutzeko aukera izango duzu. Izan ere, Elena Noguera espezialista keratokono izeneko patologiaz arituko da irakurri eta aztertuko duzun erreportajean. Bigarren atazan, keratokonoa tratatzeko teknika berri bati buruzko bideo-pasartea ikusiko duzu. Rekalde doktoreak Bilboko klinikan erabiltzen hasi den cross-linking deritzan teknika azalduko du. Berak esandakoan oinarrituta, prozeduraren azalpena berrosatuko duzu.
Esplorazio neurologikoa hainbat atalek osatzen duten azterketa mediko konplexua da. Irakurriko duzun artikuluari esker, proba diagnostiko hau nola egiten den eta kontuan hartu beharreko faktoreak ezagutuko dituzu. Ondoren, eroriko handia izan duen ume baten kasua aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan, esplorazioaren une garrantzitsuei erreparatuz eta azalpenak osatuz.
Hezur-muineko ziztada izango duzu hizpide sekuentzia honetan. Lehenengo atazan azterketa zer-nolakoa den irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, haurrari proba egiteko baimenaz eta prozeduraz arituko zara kontsultako elkarrizketan entzundakoa aztertuz.
Ongi ikusteak garrantzi handia dauka, besteak beste, gure inguruan arazorik gabe moldatzeko ia ezinbestekoa zaigulako. Horregatik, azterketa oftalmologikoa aldizka egitea denoi komeni zaigun zerbait da, gure benetako ikusmen-maila modu errazean ezagutzeko eta edozein arazoren aurrean garaiz jokatzeko aukera ematen baitigu. Lehenengo atazan, azterketa zer-nolakoa den irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, azterketan zehar egiten den proba jakin bati erreparatuko diozu, kontsultako elkarrizketan entzundakoa aztertuz.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]