Zer0,7 pobrezia eta marjinazioekiko elkartasuna adierazteko plataforma da. Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langileek osatzen duten talde honi buruzko erreportajea irakurtzeko aukera izango duzu sekuentzia didaktiko honetan. Informazioa aztertuta, besteak beste, elkartasun-funtsekin bultzatzen dituzten ekimenak, elkartearen helburuak edota aurrera begirako proiekzioak ezagutuko dituzu.
Galdakao-Usansoloko Oftalmologiako Zerbitzuan begiarekin lotutako patologia ugari artatzen dira eta lehenengo atazan horietako bat ondo ezagutzeko aukera izango duzu. Izan ere, Elena Noguera espezialista keratokono izeneko patologiaz arituko da irakurri eta aztertuko duzun erreportajean. Bigarren atazan, keratokonoa tratatzeko teknika berri bati buruzko bideo-pasartea ikusiko duzu. Rekalde doktoreak Bilboko klinikan erabiltzen hasi den cross-linking deritzan teknika azalduko du. Berak esandakoan oinarrituta, prozeduraren azalpena berrosatuko duzu.
Fobiez arituko zara sekuentzia didaktiko honetan. Lehenengo atazan, gaitza nolakoa den eta sintomarik ohikoenak aztertuko dituzu irakurriko duzun artikuluan. Bigarrenean, berriz, fobiaren bat duen jendearen testigantzak eta bizipenak ezagutzeko aukera izango duzu.
Bizimodu erosoagoa izan genezake denok irisgarritasun unibertsalaren irizpideak bizitzaren arlo guztietara eramanez gero. Horretaz arituko zara lehen atazan irakurri eta aztertuko duzun artikuluari esker. Bigarrenean, turismoa egiteko garaian ezindu fisiko batek dituen oztopoei erreparatuko diezu entzun eta aztertuko duzun elkarrizketaren bitartez.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]