Urtetik urtera gero eta jende gehiagok egiten du Donejakue Bidea. Sekuentzia honetan, ohiko bideei buruzko informazioa eta bidaia egiteko aholkuak bilduko dituzu. Bukaeran, horiek erabilita, zure lagunei idatziko diezu bidaia prestatzen hasteko.
Osakidetza barruan euskararen erabilera sustatzeko lan egiten duen erakundea da Euskara Zerbitzua. Zerbitzu honen berri izango duzu aurrenengo atazan irakurriko duzun erreportajeari esker, eta testua aztertzearekin bat, orain arte egindako lanak eta aurrera begirako erronkak ezagutzeko aukera izango duzu. Ondoren, duela urte batzuk ahozko euskara sustatzeko Donostia Ospitaleko langileek abian jarri zuten kanpaina baten berri izango duzu, eta hura antolatzeko arrazoiak aztertuko dituzu.
Hezur-muineko ziztada izango duzu hizpide sekuentzia honetan. Lehenengo atazan azterketa zer-nolakoa den irakurri eta aztertuko duzu. Bigarrenean, haurrari proba egiteko baimenaz eta prozeduraz arituko zara kontsultako elkarrizketan entzundakoa aztertuz.
Ikusmen-arazoek umearen ikasketa-prozesuan izan dezaketen eraginaz arituko zara sekuentzia honetan. Lehenengo atazako artikulua irakurrita, ikusmen-arazorik ohikoenen ezaugarriak ezagutuko dituzu eta baita disfuntzio horiek antzemateko gakoak ere. Bigarrenean, berriz, eskolan ikusmenarekin arazoak dituen ume baten kasua aztertuko duzu kontsultako elkarrizketan.
Hazizurriak izeneko gaixotasuna izango duzu hizpide ataza-sekuentzia honetan. Aurreneko atazan, gaixotasun horri buruzko informazioa landuko duzu eta bigarrenean, kontsultako elkarrizketa aztertuko duzu, gaixotasun horrek izan dezakeen konplikazio jakin bati erreparatuz.
Psoriasiaren ezaugarriak aztertuko dituzu ataza-sekuentzian zehar. Lehenengo atazan, ezaugarri bereziak aztertuko dituzu eta azalpena osatu. Bigarrenean, egin ohi den sailkapenaz eta aurre egiteko tratamenduez arituko zara. Azkenekoan, berriz, kontsultan umea diagnostikatu eta gurasoa informatuko duzu.
Gurean egundoko estimazioa dute perretxikoek. Askorentzat aho-gozagarri aparta dira perretxikoak, baina zenbaitetan baita arazo-iturri ere. Urtero-urtero izaten diren intoxikazioak izango ditugu hizpide ikastunitate honetan: gertaerak, sintomak, tratamenduak...
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]