Bistan da gure artean hitz egiteko modua aldatzen ari dela. Lehen aurrez aurreko komunikazioa zen nagusi, baina gaur egun, teknologia dela-eta, bestelako formak ari dira indarra hartzen, gazteen artean batez ere. Gai horren jiran arituko gara sekuentzia honetan.
Oposizioei buruzko bideo batetik abiatuta, horrelako proben inguruan arituko gara sekuentzia honetan.
Akordatu gabe iristen zaigu udaberria behin baino gehiagotan. Eguraldiak ere oraindik neguko itxura izan ohi du, baina, bestalde, sumatzen dugu eguna nabarmen ari dela luzatzen eta natura ere askoz oparoagoa dagoela egunetik egunera.
Dalíren biografia batetik abiatuko gara jarduera honetan, gero gure gelako idoloen galeria osatzeko.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]