Publizitate-iragarkiek guregan zer eragin duten, eta publizistek erabiltzen dituzten estrategiak izango ditugu hizpide sekuentzia honetan.
Ohiko hezkuntza-eredu tradizionaletatik kanpo dago Landabaso eskola aktiboa.
Hormigoia da Brutalismo izenez ezagutzen den korronte arkitektonikoaren ezaugarri nagusia eta edertasunaren kanon klasikoetatik kanpo koka daiteke.
Urriaren 31ko gaua ospakizun bihurtu da leku askotan. Ohituraren jatorria aztertu eta gaur egungo usadioak zertan diren ikusiko dugu.
Sexu-jazarpena dela-eta, gero eta salaketa gehiago ageri dira komunikabideetan. Erasotzailetzat jotako askok eta askok aurpegi ezaguna dute: aktoreak, zuzendariak, abeslariak...
Azken urteotan emakumeek kirol-arloan duten protagonismoak gora egin du nabarmen. Gero eta emakume kirolari gehiago daude eta gero eta ikusle gehiago joaten dira horiek jokatutako partidak ikustera. Irratsaio bat ardatz hartuta, gai horren inguruan arituko gara sekuentzia honetan.
Etxez etxeko bisitaldietan, komertzialek era guztietako estrategiak erabiltzen dituzte erosleak konbentzitzeko, eta askotan iruzurrak ere gertatu ohi dira.
Modaren industria omen da gehien kutsatzen duenetakoa. Izan ere, arroparen kontsumo masiboak hainbat ondorio eta kalte sortzen ditu, eta horietako asko ingurumenean.
Hazten ari da gure kaleetako terraza-kopurua. Bistan da kaleetan animazioa sortzen dutela, baina baita zarata eta istiluak ere inguruko auzokideekin. Gai horren inguruan jardungo duzu sekuentzia honetan.
Proposamen asko jasotzen ditugu eta denak ez dira gustukoak izaten. Baina nola ausartu ezetz esaten?, nola asmatu ezetz esaten? Irratsaio batetik abiatuta, gai horren jiran jardungo dugu sekuentzia honetan.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]