Gure lagunei Bartzelonako ezagun batzuk etorriko zaizkie bisitan, eta haiekin zer plan egin pentsatzen ari dira.
Josuk eta Amaiak ikasturte-amaierako parranda egin nahi dute. Etxean afaldu eta handik kalera, edo parranda etxean bertan egiteko aukera aztertzen ari dira.
Amaia eta Josu fakultatetik hizketan atera dira. Mutila nazkatuta dago irakaslearekin eta neska, berriz, oso gustura aritu da saio osoan.
Amaia eta Josu paseatzen ari dira parkean. Josuk goizean ahozko aurkezpena egin du unibertsitatean, eta ez zaio nahi bezain biribila atera. Penatuta dago eta Amaia kontsolatzen saiatuko da.
Amaia eta Josu paseatzen ari dira, haien master amaierako proiektuaz hizketan. Josuk ideia distiratsua izan du masterraren bukaera-proiekturako eta Amaiari kontatu dio. Josuk Amaiak bere proiektuan parte hartzea nahi du.
Josuri telebistako lehiaketa batean parte hartzeko deitu diote. Urduri dago, eta Amaiari eskatzen dio prestatzen laguntzeko.
Amaia eta Josu tabernan ari dira eztabaidatzen zer film ikusi behar duten. Aktoreek garrantzi handia dute Amaiarentzat.
Amaia eta Josu parkean paseatzen ari dira. Neskak Josuri kontatuko dio zer gertatu zitzaion Oierrekin.
Amaia eta Josu unibertsitateko lorategian daude.
Josu saiatzen ari da Amaiaren apunteetatik kopiak egiten, baina ez zaizkio ondo aterako. Hori dela eta, Amaiari deituko dio eta hark azalduko dio nola egin behar diren.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]