Egoera jakin bati erantzuten dion agur-mezu bat bidaliko diogu ikaskide bati. Euskaltegiari agur esateko idazkia idatziko dugu.
Udako asmoen zerrenda idatziko dugu. Gure etorkizuneko "ni"a elkarrizketatuko dugu.
Euskaltegiko ikasgelan dekorazioa hobetzeko proposamenak egingo ditugu. Herri txiki bat biziberritzeko neurriak proposatuko ditugu.
Zenbait ezohiko egoera hipotetikotan zer egingo genukeen adieraziko dugu. Altxorraren bila jokoan lehiatuko gara.
Gure ametsetako urtebetetze-eguna ospatzeko proposamena egingo dugu. Gu zein objekturekin ezkonduko ginatekeen eta ikaskideak zein objekturekin ezkonduko genituzkeen partekatuko dugu.
Hemendik urte batzuetara adiskideek ze bizimodu izango duten aurrekusiko dugu. Lagunekin egoteko herriko tokiak hobetuko ditugu.
Etxeko zereginetan gure esku dagoena eta ez dagoena adierazi eta egungo antolaketa-ereduen inguruan eztabaidatuko dugu. Etxe-atariko bilera batean parte hartuko dugu, arazo batzuei irtenbidea aurkitzeko.
Zaporeak proiektuaren berri jakingo dugu jarduera honetan. Grezian errefuxiatuekin egiten ari diren lanari buruz eta elkartearen beste egitasmoei buruz hitz egin digu Oraitz Garcia elkarteko kideak.
Iragarki bat aztertuta, hobetzeko proposamenak egin eta denen artean onena aukeratu. Sare sozialetan argitaratzeko moduko argudio-testu laburra idatzi.
Galdetegiari emandako erantzunak kontuan izanik, ikaskide bakoitzarentzat kirol egokia zein litzatekeen proposatu, arrazoiak emanez. Euskal Herrian arrakasta duen kirolen baten gaineko gomendio-sorta idatzi, diptikoa osatu eta jendartean banatzeko.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]