Amaia etxean dago, lasai, egunkaria irakurtzen, June ondoan duela. Halako batean, Josuk deituko du telefonoz eta elkarrekin egin behar zuten plana (antzerkira joatea) bertan behera geldituko dela esango dio, ustekabean Lide etorri delako Oslotik.
Amaia kirola egiten aritu da, kiroldegian, eta bere hiru lagunak kiroldegiko tabernara joango dira haren bila, handik zuzenean parrandara joateko. Baina neskari dezente kostatuko zaio ateratzea...
Josu Amaiarekin patinetan ibiltzera atera da.Josurentzat aurreneko aldia da eta, hala ere, ez du beldur handirik izango. Amaiak patinetan ibiltzeko teknika erakutsiz aholkuak emango dizkio.
Oraingo honetan garbigailua martxan jartzen erakutsi beharko dio Amaiak Josuri.
Josu plazara joan da Amaiarentzat loreak erostera. Arazo handia dauka: loreak oparitu nahi dizkio, baina ez daki zein oparitu.
Amaiak mendira joan nahi zuen lagunekin asteburuan, baina...
Amaia kiroldegian dago, beste kirolari batzuekin batera. Spinning saioa egitekotan daude, eta hizketan jarriko dira irakaslea etorri baino lehen. Amaieran, irakaslea agertuko da.
Parranda latza bota ondoren, biharamunean, gazteak etxea garbitzen ari dira. Josuri tokatuko zaio zaborra jaistea. Pisutik ateratzean igogailua ez dabil. Eta bat-batean auzokoa agertuko da kexaka.
Lagun guztiak Amaia eta Josuren pisuan daude. Festa bat antolatu dute eta izugarrizko zarata dago. Goiko bizilaguna kexaka jaitsi da, eta pizza-banatzailea ere agertu da, auskalo nork deituta.
Josu eta Amaia plazan daude, arraina erosi nahi dute eta. Saltzaileak lagundu egingo die ondo aukeratzen.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]