Sexu-jazarpena dela-eta, gero eta salaketa gehiago ageri dira komunikabideetan. Erasotzailetzat jotako askok eta askok aurpegi ezaguna dute: aktoreak, zuzendariak, abeslariak...
Egoera jakin bati erantzuten dion agur-mezu bat bidaliko diogu ikaskide bati. Euskaltegiari agur esateko idazkia idatziko dugu.
Udako asmoen zerrenda idatziko dugu. Gure etorkizuneko "ni"a elkarrizketatuko dugu.
Euskaltegiko ikasgelan dekorazioa hobetzeko proposamenak egingo ditugu. Herri txiki bat biziberritzeko neurriak proposatuko ditugu.
Zenbait ezohiko egoera hipotetikotan zer egingo genukeen adieraziko dugu. Altxorraren bila jokoan lehiatuko gara.
Azken urteotan emakumeek kirol-arloan duten protagonismoak gora egin du nabarmen. Gero eta emakume kirolari gehiago daude eta gero eta ikusle gehiago joaten dira horiek jokatutako partidak ikustera. Irratsaio bat ardatz hartuta, gai horren inguruan arituko gara sekuentzia honetan.
Gure ametsetako urtebetetze-eguna ospatzeko proposamena egingo dugu. Gu zein objekturekin ezkonduko ginatekeen eta ikaskideak zein objekturekin ezkonduko genituzkeen partekatuko dugu.
Hemendik urte batzuetara adiskideek ze bizimodu izango duten aurrekusiko dugu. Lagunekin egoteko herriko tokiak hobetuko ditugu.
Gure ustez, egoera deserosoetarako antidotorik egokiena zein izango litzatekeen adieraziko dugu. Egoera gatazkatsu batzuen aurrean, barkamena eskatu edota erantzun bat emango diogu barkamen eske datorrenari.
Etxeko zereginetan gure esku dagoena eta ez dagoena adierazi eta egungo antolaketa-ereduen inguruan eztabaidatuko dugu. Etxe-atariko bilera batean parte hartuko dugu, arazo batzuei irtenbidea aurkitzeko.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]