Amaia etxean dago, lasai, egunkaria irakurtzen, June ondoan duela. Halako batean, Josuk deituko du telefonoz eta elkarrekin egin behar zuten plana (antzerkira joatea) bertan behera geldituko dela esango dio, ustekabean Lide etorri delako Oslotik.
Amaia eta Josu paseatzen ari dira parkean. Josuk goizean ahozko aurkezpena egin du unibertsitatean, eta ez zaio nahi bezain biribila atera. Penatuta dago eta Amaia kontsolatzen saiatuko da.
Amaia kiroldegian dago, beste kirolari batzuekin batera. Spinning saioa egitekotan daude, eta hizketan jarriko dira irakaslea etorri baino lehen. Amaieran, irakaslea agertuko da.
Lagun guztiak Amaia eta Josuren pisuan daude. Festa bat antolatu dute eta izugarrizko zarata dago. Goiko bizilaguna kexaka jaitsi da, eta pizza-banatzailea ere agertu da, auskalo nork deituta.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]