Gure ametsetako urtebetetze-eguna ospatzeko proposamena egingo dugu. Gu zein objekturekin ezkonduko ginatekeen eta ikaskideak zein objekturekin ezkonduko genituzkeen partekatuko dugu.
Iragarki bat aztertuta, hobetzeko proposamenak egin eta denen artean onena aukeratu. Sare sozialetan argitaratzeko moduko argudio-testu laburra idatzi.
Surflariak izango dituzte hizpide Jon eta Jonek gaurko atalean: horien inguruko topikoak eta kirolaren masifikazioa.
Josu eta Amaia etorkizunaz ari dira hizketan: maiteminduta daude, bai ala ez?
Gure lagunei Bartzelonako ezagun batzuk etorriko zaizkie bisitan, eta haiekin zer plan egin pentsatzen ari dira.
Josu, June eta Amaia hondartzan daude. Atsedenaldia, hainbesteko lanaren ostean. Bero egiten du eta izozkia jateko deituko diote banatzaileari.
Amaia etxean dago, lasai, egunkaria irakurtzen, June ondoan duela. Halako batean, Josuk deituko du telefonoz eta elkarrekin egin behar zuten plana (antzerkira joatea) bertan behera geldituko dela esango dio, ustekabean Lide etorri delako Oslotik.
Josuk eta Amaiak ikasturte-amaierako parranda egin nahi dute. Etxean afaldu eta handik kalera, edo parranda etxean bertan egiteko aukera aztertzen ari dira.
Amaia kirola egiten aritu da, kiroldegian, eta bere hiru lagunak kiroldegiko tabernara joango dira haren bila, handik zuzenean parrandara joateko. Baina neskari dezente kostatuko zaio ateratzea...
Amaia eta Josu fakultatetik hizketan atera dira. Mutila nazkatuta dago irakaslearekin eta neska, berriz, oso gustura aritu da saio osoan.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]