Udaberri partean ugaritu egiten dira doministikuak polenaren eraginez; izan ere, pertsona alergikoen kopuruak gora egin du ikaragarri eta, dirudienez, aurrerantzean mundu zabalean ugaritu besterik ez dira egingo sendabide zail samarra duen gaitz horrek jotako gaixoak. Ataza-sekuentzia honetan, alergiaren arrazoiak eta erreakzio alergiko nagusiak ezagutu eta gaitzaren ezaugarriak bilduko dituzu lehenengo bi atazetan. Azkenekoan, alergia zer den azalduko duzu, entzun eta irakurriko dituzun azalpenen laguntzaz.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]