Etxeko zereginetan gure esku dagoena eta ez dagoena adierazi eta egungo antolaketa-ereduen inguruan eztabaidatuko dugu. Etxe-atariko bilera batean parte hartuko dugu, arazo batzuei irtenbidea aurkitzeko.
Egoera deseroso batek eraginda haserrealdi bat antzeztuko dugu. Gure izaeraren inguruko test bat egingo dugu.
Zenbakiei buruzko deklinabideaz baste arau batean aritu bagara ere, kontuan izan behar da bi zenbaki hauek jokabide berezia daukatela zenbait kasutan.
Hainbat izen-sintagma segidan daukagunean nola jokatu deklinabide-atzizkia jartzerakoan? Hori argitzera dator Euskaltzaindiaren arau hau.
Nola esan behar da? Hauteskundeak irabazita "lehendakari" bihurtu zen ala "lehendakaria" bihurtu zen? Ikusi Euskaltzaindiak zer dioen.
Orduak esan eta idazterakoan ez dugu denok berdin jokatzen. Ikus dezagun Euskaltzaindiak zer proposatzen duen horren inguruan:
Bizkaia hitza: "a" Itsatsia al du? Bizkaitik ala Bizkaiatik, nola idatzi behar da? Erantzuna Euskaltzaindiaren arauetan topatuko duzu. Ikus dezagun, bada, zer dioen horren inguruan.
NOR, ZER eta ZEIN galdetzaileak, -tzuk atzizki pluralgilea dutela agertzen dira askotan. Beharrezkoa al da, ordea, –TZUK atzizkia erabiltzea plurala egiteko?
"-ko" eta "-tako" atzizki-formak erabiltzerakoan zalantza izaten dugu askotan. Esaterako, nola esan behar da "hiru kilotako haurra" ala "hiru kiloko haurra"? "Lau hankatako mahaia" ala "lau hankako mahaia"?
Nola idatzi behar dugu betiko ala betirako? Atzoko ala atzorako? Ikus dezagun Euskaltzaindiak zer dioen honen inguruan eta egin dezagun ariketaren bat.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]