Amaia eta Josu Interneten dabiltza, bidaia baterako erreserba egiten. Lagun-kuadrillarentzat etxe bat erreserbatu nahi dute udaran joateko, hondartzatik gertu.
Gas-konpainiakoek desordutan deitu dute gure protagonisten etxera, eta Josuk gezurra esan dielako eztabaida txiki bat izango du Amaiarekin.
Amaia eta Josu garajean daude, Amaiaren motoaren aurrean. Josu ez da sekula motoz ibili, eta Amaia motoa nola arrankatu azaltzen ari zaio. Azkenean, Josu poz-pozik motoan abiatuko da.
Josuk fotokopiak egin behar ditu, baina ez da moldatzen. Amaiak lagundu egiten dio
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]