Ez ahal da gertatuko, baina batek jakin, gutxien espero denean gerta liteke, bat-batean, emergentzia. Zer egin, nora jo... ez da erraza izaten erreakzionatzea. Zorionez, badaude horrelakoetan laguntzeko zenbait zerbitzu, eta horietako batean sartuko gara ariketa-sekuentzia honetan, irratiko elkarrizketa lagun. Emergentzia-deia egin eta telefono-hariaren beste aldetik erantzun. Hainbat galdera egingo dizkigute; lasaitzen lagundu, behar izanez gero; hainbat aholku eman... Zenbat eta informazio zehatzagoa eman, orduan eta laguntza hobea eskainiko digute eta gure hizkuntzan bada, hainbat hobe. Ez da kontsulta, baina horrelako dei bat izango dugu kontsultako elkarrizketa atalean.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]