Amaia kirola egiten aritu da, kiroldegian, eta bere hiru lagunak kiroldegiko tabernara joango dira haren bila, handik zuzenean parrandara joateko. Baina neskari dezente kostatuko zaio ateratzea...
Amaia eta Josu paseatzen ari dira, haien master amaierako proiektuaz hizketan. Josuk ideia distiratsua izan du masterraren bukaera-proiekturako eta Amaiari kontatu dio. Josuk Amaiak bere proiektuan parte hartzea nahi du.
Amaia kiroldegian dago, beste kirolari batzuekin batera. Spinning saioa egitekotan daude, eta hizketan jarriko dira irakaslea etorri baino lehen. Amaieran, irakaslea agertuko da.
Parranda latza bota ondoren, biharamunean, gazteak etxea garbitzen ari dira. Josuri tokatuko zaio zaborra jaistea. Pisutik ateratzean igogailua ez dabil. Eta bat-batean auzokoa agertuko da kexaka.
Josu eta Amaia tabernan daude kafea hartzen. Josu hasiko da egunkariko berriak komentatzen eta, bukatzeko, jarduera fisikoari buruz hitz egingo dute.
Amaia eta Josu, paseatzen ari direla, ilunabarrean zinemara joatea erabakitzen dute. Pelikula aukeratzea falta zaie bakarrik, baina hori ez da hain lan erraza izango.
Amaiak Josuri kontatzen dio lanean hasi nahi duela sos batzuk ateratzeko.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]