Gurutze Gorrian boluntarioak eskatzen ari dira. Horren berri ematen duen irratsaio batetik abiatuko gara eta bukaeran erakunde bat aukeratuko dugu boluntario jarduteko.
Gelako ikaskide bakoitzari opari bat egingo diogu. Leku batean ostatu hartzeko erabakia adostuko dugu.
Jakina da dieta orekatu bat jarraitzea osasuntsu egoteko baldintza garrantzitsua dela. Eta zer esanik ez dietako elikagai horiek osasunerako propietate bereziak badituzte.
Josu eta Amaia etorkizunaz ari dira hizketan: maiteminduta daude, bai ala ez?
Gure lagunei Bartzelonako ezagun batzuk etorriko zaizkie bisitan, eta haiekin zer plan egin pentsatzen ari dira.
Josu, June eta Amaia hondartzan daude. Atsedenaldia, hainbesteko lanaren ostean. Bero egiten du eta izozkia jateko deituko diote banatzaileari.
Amaia etxean dago, lasai, egunkaria irakurtzen, June ondoan duela. Halako batean, Josuk deituko du telefonoz eta elkarrekin egin behar zuten plana (antzerkira joatea) bertan behera geldituko dela esango dio, ustekabean Lide etorri delako Oslotik.
Josuk eta Amaiak ikasturte-amaierako parranda egin nahi dute. Etxean afaldu eta handik kalera, edo parranda etxean bertan egiteko aukera aztertzen ari dira.
Amaia kirola egiten aritu da, kiroldegian, eta bere hiru lagunak kiroldegiko tabernara joango dira haren bila, handik zuzenean parrandara joateko. Baina neskari dezente kostatuko zaio ateratzea...
Amaia eta Josu fakultatetik hizketan atera dira. Mutila nazkatuta dago irakaslearekin eta neska, berriz, oso gustura aritu da saio osoan.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]